Filtra tu búsqueda

Elkartu 2024

Bat egizu beste enpresa batzuekin zure enpresaren nazioarteko presentzia hobetzeko

Elkartu 2024

500.000€ diru-laguntzetan nazioartekotze-jarduerak modu jasangarrian eta lankidetzan garatzen dituzten Euskadiko elkarte eta enpresa-lankidetzako taldeentzat.

ELKARTU programaren laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntza publikoak dira, eta helburutzat dute enpresa arteko lankidetza bultzatzea nazioartekotzearekin eta aliantzen sustapenarekin lotutako proiektuetan, eta garapen jasangarria sustatzea nazioartekotze-prozesu osoan.

Horrela, Elkartu laguntza-programaren bidez, elkartearen jarduera ekonomikoa eratzearekin eta garatzearekin lotutako gastu batzuk diruz laguntzen ditugu, lankidetzaren bidez nazioartekotze-prozesuari ahalik eta modu seguru eta arrakastatsuenean aurre egiteko behar diren baliabideez hornitzeko.

Epeak

Hasiera data: 2024-08-09
Amaiera data:
2024-10-31, 23:59retan
Zer eskaintzen du?

Elkartu programak eskaintzen dizu

Gastuen % 80rainoko laguntzak 60.000 euroko mugarekin

Beste enpresa batzuekin bat egin eta enpresa-lankidetzako talde bat sortzeko aukera

Merkatuen prospekziorako aholkularitza

Lankidetzan jardutea, atzerriko merkatuetako presentzia indartzeko

Zertan laguntzen dizu?

Elkartu programak laguntza emango dizu

  • Enpresa-lankidetzako talde bat eratzeko
  • Nazioarteko Ekintza- edo Estrategia-plan bat garatzeko taldearentzat.
  • Merkatuen prospekziorako aholkularitza kontratatzeko.
  • Jabetza industrialarekin eta homologazioekin lotutako gastuetarako.
  • Gastu operatiboak, hala nola bulegoen alokairua, hornidurak, gastu logistikoak edo taldearen jarduerarekin lotutako beste edozein gastu partekatu.
  • Agente komertzial bat edo ordezkari bat aukeratzeko gastuetarako.
  • Misio zuzenetarako eta alderantzizko misioetarako.
  • Azoka eta kongresuekin lotutako gastuetarako.
  • Sustapen eta hedapen elementuetan egindako gastuak.
  • Nazioartekotze-planekin eta kontingentziarekin, birdiseinuarekin eta global supply chain alternatibekin lotutako azterlanak eta nazioarteko e-commerce estrategien definizioa.
  • Lankidetzan gauzatzen diren nazioarteko lizitazioetarako eskaintzak kudeatzeari eta prestatzeari lotutako gastuak.

* Prezio publikoen pean dauden erakunde publikoek emandako ikasketa eta zerbitzuei ez zaie laguntzarik emango.

Ezagutu ezazu programa hau

Araudia
Norentzat da?

Enpresa-lankidetzako elkarte edo talde bateko kide bazara, eskatu nazioartekotze-prozesua bultzatzen laguntzen dizun diru-laguntza.

  • Enpresa-lankidetzako elkarte eta taldeentzat, esportazio-partzuergoak, salmenta-taldeak eta juridikoki baliozkoa den beste edozein figura barne, deialdi honen aurretik eraiki badira.
  • Elkartutako enpresetatik gutxienez hamarrek EAEn izatea egoitza edo jarduera-zentro bat.
  • Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du, eta diruz lagundu beharreko ekintzak 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egin beharko dira.

Errealitate bihurtzen laguntzeko zure lankidetza-proiektua babesten dugu

Nobedade gisa, enpresa handiei ere lagunduko diegu euskal ETEak bultza ditzaten euren nazioartekotze-prozesuetan.

Nazioarteko proiektu bat lankidetzan baduzu, hori egia bihurtzeko laguntza-programa daukagu

Eskatu hemen

Lortu orain zure enpresaren atzerriko presentzia indartzeko laguntzak

Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Laguntza eskatu nahi duzu orain?

Bete zure eskaera Elkartu programako dirulaguntzak eskuratzeko.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua

Telefono zenbakia 900 929 393

Lotutako laguntzak

Zure Nazioartekotzea-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu