Filtra tu búsqueda

Pilotu 2024

Lortu nazioarteko organismo publikoek konfiantza izan dezatela zure enpresan

Pilotu 2024

Nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuetan parte hartuko duten euskal enpresentzako laguntzak

PILOTU laguntza-programak 50.000 € edo inbertsioaren %51-rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza publikoak eskaintzen ditu, eta laguntza ematen die nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinuan eta garapenean parte hartzen duten euskal enpresei, proiektu horien bitartez euren nazioarteko lehiakortasuna eta posizionamendua hobetu dezaten.

Gaur egungo egoera bereziki ona da nazioartekotze-aukera berriei ekiteko. Esportazioek esanguratsuki lagundu dute euskal ekonomiaren suspertze horretan, eta enpresa kopuru handi baten salbazio-taula izan dira, zeintzuek hazkunde eta lehiakortasun aukera berriak deskubritu baitituzte nazioarteko jardueran. Baina bezero potentzialek, batik bat erakunde publikoek, zailtasunak dituzte arriskatzeko eta irtenbide irudimentsuak aplikatzeko, izan ere, esperientzia pilotuekin proba egitea nahiago dute eta, horrela, gure enpresek proposatutako metodoaren edo sistemaren eraginkortasuna probatzea. Eta erakunde publikoa arrisku hori hartzeko prest badago ere, askotan, fidakaitz agertzen da esperientziaren zenbateko osoa bere gain hartzeko.

Egoera horretan dauden euskal enpresei laguntzeko abiarazi da Pilotu programa, zeinaren bidez posible izango baitute prozesu, metodologia eta proposamen berritzaileak probatzea eskala mugatuan, atzerriko organismo publiko batek ebaluatu ditzan. Enpresa bakoitzak eskaera bakar bat aurkeztu ahal izango du deialdi bakoitzeko.

Epeak

Hasiera data: 2024-10-01
Amaiera data:
2024-10-31, 23:59retan

Aurreko edizioko zifrak:

0

Aurkeztutako proiektuak

0 mila euro

Batezbezteko laguntza

Zer eskaintzen du?

Atzerriko erakunde publikoen aurrean zure enpresaren gaitasunak agerian uzten lagunduko dizugu

Gehienez diruz lagundu ahal izango den zenbatekoa 50.000 eurokoa edo inbertsioaren % 51koa izango da. Diruz lagun daitezkeen kostuek langileak, materialak, aholkularitza eta proiektuarekin lotutako beste gastu batzuk biltzen dituzte.

Babes horrek finantza-arriskuak minimizatzeaz gain, nazioarteko bezero eta bazkide potentzialen konfiantza handitzen du. Horrek mundu mailako merkatuetarako sarrera bizkortu eta zure enpresaren nazioarteko posizionamendua sendotzen du.

Nazioarteko erakunde publiko askok nahiago ditu proiektu pilotuen bidez soluzio berriak probatu arrisku handiagoak hartu aurretik. Pilotu programak hasierako etapa hori bultzatzen du. Horren bidez, proiektua arrakastatsua bada, enpresaren eta erakunde publikoaren arteko lankidetza handitzen da.

Horri esker, proiektuak eskala handiagoan kopia daitezke, merkatuan duten inpaktua maximizatuz.

Ezagutu ezazu programa hau

2024 Araudia
Norentzat da?

Eskuratu ezazu esperientzia pilotu bat garatzeko eta proiektu osoa garatzeko gai diren atzerriko erakunde publikoei aurkeztu ahal izateko behar duzun finantziazioa

  • Laguntza argitaratu aurretik Euskadin kokatuta dauden ala ekoizpen zentru bat duten enpresentzat (Mikroenpresak, zein ETE eta handiak).
  • Lagundu egingo den proiektuak ezin dute 250.000 eurotik pasa eta atzerriko organismo publikoek gutxienez gastuen %49a finantziatu beharko dute.

Lortu ezazu nazioarteko organismo publikoen konfidantza, eskala txikiko esperientziak aurkeztuz eta horrela zure enpresak bolumen handiagoko proiektuei ekiteko gaitasuna baduela erakutsiz

Gastu hautagarriak

Proiektu pilotua diseinatzen eta ezartzen laguntzen dugu. Kasu batzuetan, gainera, beharrezkoa den kanpo-aholkularitza hartzen dugu gure gain

Proiektu bakoitzean diruz lagundu ahal izango den gehieneko zenbatekoa 50.000 eurokoa da (eta muga onartutako guztizko aurrekontuaren % 51koa izango da).

Diruz lagun daitezkeen gastuak gehienez 12 hilabeteko epean egin beharko dira emakidaren ebazpena jasotzen den unetik zenbatzen hasita.

Modu esklusiboan proiektuan lanean ari diren taldekideen soldatak estaltzen ditu, baldin eta hori dokumentazio xehatuarekin justifikatzen bada.

Langileen kostuen % 15 zeharkako gastu gisa konputatu ahal izango dira.

Zuzenean proiektu pilotuaren garapenarekin lotuta dauden diseinuko, instalazioko eta abian jartzeko kostuak.

Proiektuaren diseinu-lanak eta bideragarritasun-azterketak egiteko.

Proiektua behar bezala gauzatzeko beharrezkoak direnak (behar bezala justifikatuz gero).

Proiektuaren jarduerarekin lotutako bidaiak eta proiektua amaitzean egin beharreko ziurtatze-kostuak ere jasota daude, adibidez.

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Justifikazio-agiriak proiektua amaitu ondoren eta egun horretatik bi hilabetera arte aurkeztu beharko dira. Hauek izango dira dokumentu horiek:
  1. Proiektuaren burutzapenari, diseinuari eta garapenari buruzko memoria, bai eta diruz lagundutako proiektuarekin lotutako jarduera guztiei buruzkoa ere.
  2. Proiektuaren laguntzaile den atzerriko erakunde publikoak egindako obraren/proiektuaren jasotze-akta.
  3. Langileen zuzeneko kostua justifikatzeko, ordu-kostua ziurtatu beharko da.
  4. Zeharkako kostuaren justifikazioa: langileen zuzeneko kostu subentzionagarrien % 15 hartuko da zeharkako kostutzat.
  5. Materialaren, hornigaien justifikazioa: gastu hautagarrien fakturak aurkeztu beharko dira, banakatutako kostuekin, igorpen-datarekin eta hornitzailearen identifikatzailearekin, baita ordainketen dokumentuak ere, horien zenbatekoa eta ordainketa-data zehaztuta.
  6. Bidaia-gastuak: garraio-txartelak eta ostatu-fakturak bidaiaren egiaztagiri gisa aurkeztu beharko dira.
  7. Kanpo-aholkularitzako gastuak: kontzeptu horrengatik ordaindutako fakturak aurkeztu beharko dira.
  8. Proiektu pilotuaren erreplikagarritasunaren ziurtagiria.
  9. Emandako bankuko kontu korrontearen titulartasun-ziurtagiria aurkeztea.
  10. Hainbat hornitzaileren eskaintzak, DEALen 30.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Dirulaguntzak SPRIk ordainduko ditu, laguntza esleitu zaion onuradunari ordainketa bakarra eginda, likidazio-eskaera eta justifikaziorako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

  1. Laguntza eskatzen den proiektu pilotuaren memoria, haren izaera berritzailea, erabilitako metodologia eta ingurune geografikorako egokitzapena zehaztuz.
  2. Eskriturak eta erakunde eskatzailearen ordezkaritza-ahalmena.
  3. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzen duten ziurtagiriak.
  4. Aurreko hiru urteetan jasotako minimis laguntzen zerrenda.
  5. Proiektu berarentzat eskatutako eta/edo erakunde publiko edo pribatuek emandako laguntzen zerrenda.
  6. Enpresaren neurria zehazteko datuak: enpleguaren gaineko urteko datuak, negozio-bolumena eta balantze orokorra.
  7. https://app7.spri.net/pilotu/ helbidean eskuragarri dagoen I. eranskineko eredu normalizatuaren araberako erantzunkizunpeko adierazpena.
  8. Akreditazioa, enpresei emandako 30.000 euro baino gehiagoko dirulaguntzetan bakarrik.
  9. Bazkide izanez gero, Global Compact edo Munduko Ituneko bazkide izatearen egiaztagiria.
  10. Enpresa esportazio-partzuergo bateko, salmenta-talde bateko, klusterrak dinamizatzeko elkarte bateko edo elkarte sektorial bateko kidea dela edo lankidetzan nazioarteko sustapen-jardueretan parte hartzen duela egiaztatzeko behar den dokumentazio guztia.
  11. Atzerriko erakunde publiko batekin edo erakunde kudeatzaile batekin sinatutako akordioa, proiektu pilotu baten diseinuan parte hartzeko. Bertan, alderdi biek proiektu hori egiteko duten konpromisoa, finantzaketa-ituna, aurreikusitako gastuen aurrekontu xehatua, erreplikagarritasun-aurreikuspenak eta proiektua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen diren gai guztiak jasoko dira. Akordio hori lortzen ez bada, aurreakordio bat dagoela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpen batekin ordezkatu ahal izango da.

Enpresa bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu ahal izango du deialdi bakoitzeko.

Enpresa bakoitzeko dirulaguntzaren muga 50.000 €-koa edo proiektuaren guztizko kostuaren % 51koa da.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Eskatu hemen

Lortu orain laguntzak eta erakutsi zure proiektu pilotua eskalagarria dela

Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Laguntza eskatu nahi duzu orain?

Pilotu laguntza-programaren itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak eskuratu ahal izateko, osatu eskabidea.

Lotutako laguntzak

Zure Nazioartekotzea-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu