Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 apirila, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G BIND Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Lantegi Batuak ere maskarak eta aurpegi-babesak fabrikatzen hasi da

Antolakundeko lau lantegik euren jarduera berrorientatu dute NBEak ekoizten hasteko
Lantegi Bartuak

Antolakundeko lau lantegik euren jarduera berrorientatu dute NBEak ekoizten hasteko.

 

Ikusirik ikaragarri hazi dela Norbere Babeserako Elementuen eskaera, batik bat osasun sektorean eta arreta zerbitzuetan, Lantegi Batuak antolakundeak erabaki du bere jarduera industrialaren zati bat birbideratzea eta maskarak eta aurpegi-babesak fabrikatzen hastea.

 

Zalla, Sestao, Abadiño eta Txibilan kokatutako instalazioetan automoziorako osagaiak ekoizten dituzte normalean, baina, une honetan, 70 pertsonaz osatutako plantilla premia biziko elementu horiek fabrikatzen ari da.  “Automoziorako jarduera industriala geldituta dago, ez delako funtsezkoa. Horregatik, une honetan behar-beharrezkoak diren ondasunak fabrikatzeko aprobetxatu dugu gure gaitasuna” dio Txema Francok, Lantegi Batuak-eko zuzendari nagusiak.

 

Lau zentro industrialek goi-mailako segurtasuneko 10.000 maskara eta 10.000 aurpegi-babes fabrikatzen dituzte astero. Produktu horiek osasun arloko profesionalei eta funtsezko zerbitzuetako langileei helarazten dizkiete, hau da, zaharren egoitzetakoei, ezgaitasunak dituzten pertsonen egoitzetakoei, garbiketako langileei eta zuzeneko arreta eskaintzen dutenei.

 

Horrez gain, Lantegi Batuak-ek bere jarduera mantentzen du funtsezkotzat jotzen diren sektoreetan, besteak beste, argindar industriaren hornidura-katean, eta zerbitzuei dagokienez, berriz, garbiketa-lanetan zentratu dira gehienbat. “Zaharren egoitzetarako garbiketa-zerbitzuetan zentratzen ari gara, une hauetan funtsezkoa baita” dio antolakundeko zuzendariak, “bestalde, jarduera hori indartu dugu oraindik zabalik jarraitzen duten eta COVID 19ari aurre egiteko protokoloak areagotu behar dituzten enpresetan”.

 

Azken asteotan antolakundeak ahalegin berezia egin du baita ere pertsona nagusientzat edo ezgaitasunak dituzten pertsonentzat elikagaiak egin eta banatzeko zerbitzuan. Etxejan zerbitzuaren bitartez, Lantegi Batuak-ek etxerako 270 menu banatzen ditu egunero Bizkaian. Orobat indartu dute produktu laguntzaileen (ohe artikulatuak eta transferentziarako garabiak) hornikuntza etxean laguntza behar dutenentzat eta egoera zaurgarrian daudenentzat.

 

Lantegi Batuak antolakunde pribatu bat da, irabazi asmorik ez duena eta ekonomia sozialaren arlora biltzen dena. Lantegi Batuak-ek lan-aukerak sortzen ditu ezgaitasuna duten pertsonentzat, eta 3.000 pertsona baino gehiago enplegatzen ditu bere 25 zentroetan eta zerbitzu osagarrien sarean, horietatik 2.700 ezgaitasuna dutenak.

Lotutako albisteak

28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eskualdeen lehiakortasuna sustatzeko topaketa batean parte hartu du SPRIk Belgikan
Irakurri gehiago
28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
EMA Ergonomiak lan-inguruneetan kargak manipulatzeko irtenbideak eskaintzen ditu
Irakurri gehiago
27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Lehendakariak Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori eman dizkie Joxe Mari Korta 2024 sariak
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak