ETEei laguntzeko planak bihartik aurrera jasoko du Bideratu Covid19 berria, 20 milioi eurokoa, krisian dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko.
Covidak eragindako krisialdian dauden enpresa txiki eta ertainei bideratutako programak bideragarritasun-plan bat diseinatu
Ohiko Bideratu programak ez bezala, Eusko Jaurlaritzak jarriko du kapitala, enpresaren ekarpenik behar izan gabe.
Eusko Jaurlaritzak, Covid 19ren ondorioz Euskadik bizi duen krisi ekonomiko eta industrial larriaren jakitun, premiazko programa berri bat gaitu du, soil-soilik industriala, euskal ekonomiaren motorra indartzeko eta etorkizunari begira berrindustrializazio-fase berri bati ekiteko.
Azken hilabetean, hainbat finantzaketa-programa aktibatu dira, presako abalak eta/edo zirkulatzailea emateko, enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei zuzenduta. Oraingo honetan, eta Europar Batasunak krisi honetan baimendutako malgutasuna dela eta, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak laguntza-lerro bat jaulki du industria-enpresentzat eta krisian daudenentzat.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?