Helburua da kalitate handiko urruneko laguntzarako eta joan-etorriak saihesteko tresna aurreratuak aurkeztea
Innovae enpresak urruneko mantenimenduari eta errealitate areagotuari buruzko doako hainbat jardunaldi telematiko eskainiko ditu datorren astean. Helburua da kalitate handiko urruneko laguntzarako, landa-lanetako teknikariei denbora errealeko laguntza emateko eta joan-etorriak saihesteko tresna aurreratuak aurkeztea.
Innovae-ek, SIDE eta HMS erakundeekin lankidetzan, “Visualiza el futuro Mantenimiento Remoto y Realidad Aumentada” izeneko saioa antolatu du apirilaren 28 eta 29rako. Prestakuntza hori bi saiotan egingo da. Batetik, “Business” izenekoa, zuzeneko eta zeharkako abantailak ahalik eta azkarren eskuratzen ikasteko. Mintegi hau bereziki pentsatuta dago mantenimendu, produkzio, I+G, salmenta eta IT arloetako arduradunentzat, makina fabrikatzaileentzat, amaierako erabiltzaileentzat eta industriako nahiz Building automation sektoreko sistema integratzaileentzat.
Bigarren saioa “Demo” bat izango da, non parte-hartzaileek aukera izango baitute errealitate areagotua darabilten urruneko laguntza-sistemen funtzio ohikoenak ezagutzeko. Prestakuntza hori bereziki diseinatuta dago makinen automatizazioko adituentzat, PCL programatzaileentzat eta, oro har, merkatuan dauden urruneko mantenimendu-konponbide berritzaileenak sakonago ezagutu nahi dituen edozein profesionalentzat.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?