Filtra tu búsqueda

Finantzaketa

Zure enpresarentzako finantzaketa-laguntzak
eta -tresnak

Hemen duzu adituen laguntza eta aholkularitza.

Berebiziko arreta ematen diogu enpresen finantzaketari, suspertu daitezen, beren lehiakortasuna hobetu dezaten balio erantsiaren zein merkatuaren ikuspegitik, eta gauza izan daitezen enpresa proiektu berriei ekiteko.

Hona hemen eskaintzen ditugunak: Arrisku Kapitalelako tresnak, kreditu parte-hartzaileak, abalak, aurrerakin itzulgarriak, interesen hobariak; eta lanean jarraitzen dugu enpresek eskura dituzten finantzaketa-iturriak handitzeko eta hobetzeko.

Produktu berri bat garatu behar baduzu, berehalako likidezia behar baduzu edo merkatu berrietan inbertitu nahi baduzu, badauzkagu zuretzako tresnak.

 

Laguntzak

Zure enpresan inbertitzen laguntzen dizuten finantzaketa-laguntzak eskaintzen ditugu

Arrisku Kapitala

Euskadiko Arrisku Kapitala

Euskal enpresen suspertzea eta hazkundea azkartuz

Eskura jartzen dizkizugu zure enpresarentzako finantza-baliabideak eta balio erantsiko tresnak. Ez dugu euskarri finantzarioa bakarrik ematen, horrezaz gain, aldi baterako partaidetzak hartzen ditugu euskal enpresen kapitalean eta sozietatearen kudeaketan ere kolaboratzen dugu. Aliatu estrategikoa gara, eta badugu gaitasuna zurea bezalako proiektuei baliabideak eta finantzaketa esleitzeko.

Inbertsio funtsak

Inbertsio funtsak

01. FUNTS GENERALISTAK

  • Inbertsioak egiten dituzte enpresa industrialetan eta industriarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresetan.
  • Hazteko potentzial handia duten enpresa berritzaileetan.
  • Negozio / merkatu berrietan inbertitzeko edo halakoak garatzeko proiektuak dituzten enpresetan.

02. LANPAR FUNTSA

Funts honen helburua da langileek enpresako esparru guztietan parte har dezatela.

Enpresaren finantzaketa hobetzen du proiektuak sustatzeko, mantentzeko eta garatzeko, kapitala, lana eta ezagutza uztartuz modu konprometitu batean.

03. EKINTZAILETZA FUNTSAK

  • Enpresa berritzaileetan.
  • Fabrikazio Aurreratuaren arloko enpresetan.
  • Bio-zientzien sektoreko enpresetan.