Filtra tu búsqueda


Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 maiatza, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala I+G BIND Bio-osasuna EIKTak Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

CEITek, Masmovil taldeak eta Matia Fundazioak adinekoen zentroen eta haien senideen arteko komunikazio birtuala hobetuko duen proiektua abiarazi dute

Adinekoen egoitzetan bizi diren adinekoen eta haien senideen arteko komunikazioan izandako zailtasunei erantzuteko, Ceitek (BRTAko kidea), Grupo Masmovilek eta Matia Fundazioak proiektu bat abiarazi dute, zentroei konexio horiek erraztu eta areagotzen dituzten baliabide teknikoak eta giza baliabideak emateko.

Adinekoen egoitzetan bizi diren adinekoen eta haien senideen arteko komunikazioan izandako zailtasunei erantzuteko, Ceitek (BRTAko kidea), Grupo Masmovilek eta Matia Fundazioak proiektu bat abiarazi dute, zentroei konexio horiek erraztu eta areagotzen dituzten baliabide teknikoak eta giza baliabideak emateko. Ekimena apirilaren 10ean hasi zen, eta Matia Fundazioaren Lamourous zentroan aplikatzen ari dira, pertsona bakoitzaren eta haren senitartekoen artean astean gutxienez hiru harreman izateko aukera emateko. Geroago, adinekoak zaintzeko beste zentro batzuetara zabaltzea da helburua.  

Proiektu hau gauzatzeko, Ceitek eta Masmovil taldeak, adinekoen egoitzen eskura hardware, software, komunikazio eta kudeaketa hobekuntzak integratzen dituzten baliabideak jarri dituzte. Masmovil taldeak haririk gabeko routerrakteléfono mugikorrak eta azken belaunaldiko tabletak eskaini ditu, baita SIM txartelak ere, beharrezkoak diren datuekin. Ceiten aldetik, kanpoko boluntarioei esker bideo-deien software egokia eta urruneko kudeaketa programak jarri ditu martxan, adinekoen egoitzako langileak zeregin horietatik askatuz. Horrela, kalitatezko konexio finkoa eta mugikorra bermatzen da, urrutitik lan egingo duten boluntarioen laguntzarekin, kontaktu fisikoa utsatzeko aukera saihestuz, eta, aldi berean, arlo honetan egoitzetako langileen esku-hartzea minimizatuz.  

Nolakoa da erabiltzailearen prozesua? Adinekoek adierazitako orduan mugikorra hartu behar dute, eta mugikorra ‘bakarrik’ piztuko da eta operazioak egingo ditu bideo-deiari hasiera emateko. Gainera, bere etxetik lan egiten duen boluntarioak familiari laguntza eskainiko dio, softwarea martxan jartzeko eta, gorabeherarik izanez gero, arazoak ebazteko. Zerbitzu honen bidez, arrakala digitala desagertzen da eta bideo-deia egitea bermatzen da, urrutiko harremana abian jartzeko nahiz eta teknologia ez ezagutu 

Matia Fundazioak 2002tik dihardu zahartzearen inguruko ikerketan, prozesu horretan zehar pertsonei laguntza eskainiz, haien ongizatea hobetuzautonomia hobetzeko ezagutza eraikiz eta bakoitzarentzat zerbitzuak sortuz. Lamourous zentroan hainbat egoera eta jarduteko modu desberdinak aztertuko dira, eta autonomoak  diren adinekoak eta narriadura kognitiboa eta mendekotasun maila handiagoa duten adinekoak  inplikatuko dira. Proiektu pilotu horretatik ateratzen diren ondorioak adinekoen beste zentro batzuekin partekatuko dira, haien eragin positiboak zabaltzeko eta eredu hori beste instalazio batzuetan erabili ahal izateko. 

Lotutako albisteak

28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eskualdeen lehiakortasuna sustatzeko topaketa batean parte hartu du SPRIk Belgikan
Irakurri gehiago
28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
EMA Ergonomiak lan-inguruneetan kargak manipulatzeko irtenbideak eskaintzen ditu
Irakurri gehiago
27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Lehendakariak Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori eman dizkie Joxe Mari Korta 2024 sariak
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak