Trucksters eta EUROCYBCAR startup arabarra, Línea Directa Fundazioaren “Ekintzaileen eta Bide Segurtasunaren” VI. Sariaren irabazleak izan dira. Aurreko edizioetan Bizkaiko Textia Innovative Solutions eta Euraslog startupek lortu zuten sari hau.
64 proiektuk parte hartu dute deialdian, non Trucksters startup madrildarra 2020ko irabazle izendatua izan da. Lehiaketa honen helburu dira: trafiko-istripuak prebenitzeko jarduera berritzaileak sustatzea, errepideko hilkortasuna murriztea eta istripua gertatu bezain laster biktimei arreta goiztiarra ematea.
Horretarako, startup hau, Adimen Artifizialean eta Big Datan oinarritutako bere errepideko merkantzia-garraioaren sistema berritzailea erabiltzen duen proiektua garatu du, entrega-denborak %50eraino aurreztuz. Errelebuen bidez, gidarien kudeaketa optimizatzeko aukera ematen duen software bati esker, ibilbide luzeen neke metatuak eta ibilbide luzeak ez ezagutzeak dakartzan arriskua murrizten ditu.
Eta epaimahaiak EUROCYBCAR arabar startuparen talentua aitortu nahi izan du, ibilgailu baten zibersegurtasuna neurtzeko irtenbideak eskaintzen dituelako, ibillgailuari konektatutako sistemen aurkako zibererasoen babes-mailatik abiatuz. “Hackeo” batek, ibilgailuaren kontrolean, gidari eta bidaiariek izan ditzaketen ondorio larriei aurrea hartzeko aukera ematen du. EUROCYBCAR, SPRI Taldearen barruan dagoen Arabako BICaren instalazioetan inkubatuta dago.
Hautatutako proiektuek urriaren 6tik 8ra egingo den South Summit-en parte hartu ahal izango dute, eta bertan ekosistema ekintzaileko eragile nagusiak izango dituzte eskura; aukera ona, zalantzarik gabe, beren markak eta proiektuak bultzatzeko.
2019an Textia Innovative Solutions izan zen irabazlea. Euskal startup bat, Bizkaiko eta Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoetan egoitzak dituena, ‘Varstiff’ teknologia berritzailearekin egindako Haurrak Lotzeko Sistema (SRI) bat garatzearen alde apostu egin zuen. Aurretik, Euskadikoa ere izan zen sari hori lortu zuenlehen ekimena: Euraslog. Zamudion kokatua, bere proiektuak sari nagusia lortu zuen, autobus-eserlekuetarako haurrak lotzeko sistema berritzaile bati esker; besaulki guztietara egokitzen den gailu bat, segurua eta erraza moldatzen, 30 segundo baino gutxiagotan jartzen dena.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?