Plataforma doakoa da eta software librean oinarrituta dago
Bilboko Irontec enpresak euskarazko zerbitzu bat sortu du bideokonferentziak egiteko eta kolaboratiboki lan egiteko: Irontec Meet. Plataforma hori Jitsi teknologian oinarritzen da eta dohainik erabil dezakete era guztietako erabiltzaileek, bai enpresek eta baita ere partikularrek. Irontec-ek bere hondar-aletxoa jarri nahi izan du egungo egoera honetan, eta aldi berean euskara sustatu, software libreko tresna seguruak eskainiz komunitatearentzat.
Jitsi plataforma bideodeiak egiteko zerbitzuen teknologia libreko alternatiba bat da, komunikaziorako eta lan kolaboratiborako tresna guztiez hornitua dagoena, besteak beste, txata, pantaila partekatzeko aukera edo saioetako streaming-a. Ez du erabiltzaile mugarik, eta erabiltzaileek ez daukate erregistratu beharrik; edozein dispositibotan erabili daiteke eta badauzka pribatutasuna zaintzeko neurriak, besteak beste, lehenetsitako enkriptazioa.
Irontec enpresako lantaldeak egin duen lanari esker, tresna hau euskara hutsean erabil daiteke. Nazioarteko enpresa askok garatu dituzte teknologien erabilpena errazteko ekintzak, eta ekintza horietako bat dugu ekimen hau. Hala, enpresa bizkaitarrak bat egin du OpenSolidarty mugimenduarekin. Mundu osoko konpainia teknologikoek plataforma hori baliatu dute euren tresnak dohainik eskaintzeko enpresa zein hiritarrei, eta horrela, telelana eta komunikazioa ahalbidetzeko osasun krisiak dirauen bitartean.
Irontec open source konponbideetan espezializatutako enpresa teknologiko bat da, hiru negozio-eremu desberdinetara bideratua: Internetera zuzendutako teknologiak, sistemen ingeniaritza, eta komunikazioa eta IP telefonia.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?