Mantendu egin du martxoan Covid-19aren ondorioz irekitako telelanari buruzko aholkularitza espezifikoa
SPRI Taldearen Inpantalariak zerbitzua, mikroETE eta autonomoei tresna teknologikoen erabilpenari buruzko aholkularitza ematen diena, normaltasunera itzuli da berriro; hala, bere ohiko laguntza arlo guztiak berrabiarazi ditu eta mantendu egin du martxoan Covid-19aren ondorioz irekitako telelanari buruzko aholkularitza espezifikoa.
Inplantalariak zerbitzuko lantaldeak aholkularitza ematen die eskatzaileei eurentzat egokienak diren tresna teknologikoei buruz. Horietako gehienak doakoak dira, eta lagungarri dira negozioak prestatuago egon daitezen ondoko hauetarako:
Azken urteotan, EAEko 7.500dik gora mikro-enpresa eta autonomok arrakasta handiz probatu dituzte teknologia horiek. Teknologia horiei esker, salmentak ugaritu dira (kasuen % 37an), gehiago aurreztu da (kasuen % 45ean), barne-kudeaketa optimizatu denez, zerbitzu hobea eman zaio bezeroari (kasuen % 50ean), eta horrela bezeroa leialdu da (kasuen % 20an), bezero berri gehiago atzeman dira (kasuen % 60an) eta markaren irudia hobetu da (kasuen % 75ean).
Gaur egungo zerbitzuak doako saio telematikoak eskaintzen ditu (bideo-deia eta urruneko sarbidea), ardatz harturik enpresen digitalizazioan inpaktu handiena duten eta enpresari lehiakortasuna ematen dioten intereseko eremuak.
Inplantalariak zerbitzua eskuratzeko izen-emate inprimakia bete behar da. Inprimakia betetakoan, enpresak doako aholkularitza jasoko du, konpainiarentzat aproposena den teknologiaren erabilpen eraginkor eta errealean esperientzia zabala duen aholkulari talde baten eskutik, modu sinple eta azkar batean eta inolako kosturik gabe.
Alarma egoera hasi zenetik, 600dik gora eskaera atenditu dira, enpresek telelana euren egunerokotasun profesionalean txertatzean izan dituzten zailtasunak konpontzeko.
Zerbitzuak hainbat konponbide teknologikori buruzko aholkuak eman ditu telelanaren arloan, besteak beste, hauek: erabiltzaile anitzeko bideo-konferentzien bidez urruneko komunikazioa edo bilerak ahalbidetzen dituzten zerbitzuak, urruneko sarbidea (hau da, etxetik enpresako ekipoetara sartzeko aukera) eta kudeaketa kolaboratiboa (hots, lantalde bateko kide guztiek aukera izatea dokumentuetan aldi berean sartu eta manipulatzeko). Era berean, aholku gehienak izan dira zibererasoen inpaktua murrizteko jarraitu beharreko urratsei buruzkoak.
Azken asteetan, zerbitzu teknologikoak eskaintzen dituzten enpresek interesa erakutsi dute zerbitzu honekin kolaboratzeko, eta bizi dugun egoera berezi honen aurrean, euren ordainpeko konponbideak eskaini dituzte baldintza abantailatsuetan.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?