Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 maiatza, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G BIND Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Bexen Medical enpresa gipuzkoarra Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da

Hain da handia eskaera, non enpresara deitzerakoan  ahots batek inportatu dituzten maskara guztiak salduta daudela azaltzen duen, eta fabrikatzen ari direnak konprometituta daudela esaten duen. Bexen Medical Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da datozen asteetan. 
Bexen Medical se convertirá en las próximas semanas en una de las mayores productoras de mascarillas del Estado

Hain da handia eskaera, non enpresara deitzerakoan  ahots batek inportatu dituzten maskara guztiak salduta daudela azaltzen dueneta fabrikatzen ari direnak konprometituta daudela esaten duenBexen Medical Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da datozen asteetan. Covid-19 gaixotasunak sortutako eskari handiaren aurrean babes horiek sortzeko hiru makinarekin hasi berri du ekoizpena, eta Hernaniko enpresak beste hiru makina iristea espero du datozen egunetan ekoizpena bikoizteko eta, horrela, hilean 20 milioi maskara fabrikatzeko. 

Oso konplexua eta lehiakorra izan den nazioarteko merkatu batean, argi ikusi dira osasun-produktuak inportatzeko zailtasunak nazioarteko osasun-larrialdi batean, bai eta beste  herrialdeekiko mendekotasuna ere. Honen ondorioz,  autohorniduraren aukera izan da Bexen Medicalek izan duen estrategia. Mondragon Korporazioko Oiarso kooperatibako atal bat da konpainia, eta erabilera bakarreko material medikoetan espezializatuta dago. Orain,  produktuen aukerhanditu du, koronabirusaren aurrean dauden behar berriei erantzuteko.  

50 pertsona gehiago 

Proiektua hainbat enpresaren lankidetzari esker lortu da: alde batetik, Mondragon Assembly enpresa, talde berekoa, bere Txinako lantegitik maskara kirurgikoak egiteko lehen hiru makinak hornitzeaz arduratu da. Eskaera hori errepikatu egin da: Bexen Medicalek maiatza amaieran jasoko ditu makinak, IIR maskara kirurgikoak ere egin ahal izateko eta bere ekoizteko ahalmena bikoizteko. Bestetik, Aralar paper-fabrika bezalako enpresek laguntza eman dute, materialen bidez. Era berean, korporazioko beste enpresa batek Bexen Medicalek Bizkaian ekoizpenerako behar zituen espazioak eman ditu, eta Tknika LHko ikerketa-zentroak ere bere ezagutza eman du.  

Horrela, Bexen Medicalek 42 urte baino gehiago daramatzaten material sanitarioaren ekoizpenari produktu berri bati ekin dio bere jardueraren barruan. Hori lortzeko, pixkanaka 50 pertsona berri sartzen ari dira lan egitera, ekoizpen-txandak handitzen diren batera; guztira, 5 izango dira, asteko zazpi egunetan ekoizteko. 

Tokiko ekoizpena berreskuratzeko lasterketa 

Duela aste gutxi arte Euskadin maskarak enpresa bakar batek egiten bazituen ere, Sibol enpresa bizkaitarrak -bere katalogoaren barruan babes-maila handiena dutenak merkaturatzen ditu-, azken asteetan euskal enpresek arlo horretan inbertitzea erabaki dute, beren estrategiaren barruan.  

WolfratexLazpiur, Egile, Embalan3 eta Servimasa enpresa gipuzkoarren ‘joint venture’ berria, hilean zazpi miloi maskara sortzeko jaio da. Grado Cero 1991tik obretako makineria sortzeko Gasteizen dagoen euskal konpainia, Txinako enpresa bati maskara higienikoak zazpi makina erosi dizkio Euskadin produkzioa izateko.   

Eusko Jaurlaritzak Euskadin maskarak sortzeko sustapen neurriak hartu ditu, Arantxa Tapia sailburuak adierazi duen moduan.

Lotutako albisteak

28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
EMA Ergonomiak lan-inguruneetan kargak manipulatzeko irtenbideak eskaintzen ditu
Irakurri gehiago
27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Lehendakariak Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori eman dizkie Joxe Mari Korta 2024 sariak
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak