Eusko Jaurlaritza ekoizpen hori Euskadin posible izateko nazioarteko proiektuaren partnerra da
VIRALGEN Vector Core terapia genikorako bektore birikoak egiten espezializatuta dagoen enpresa da; bigarren instalazioa eraikitzen ari da Donostian eta hura txerto horren ekoizpenerako baliatuko da.
Tapiak nabarmendu du Harvardek txertoan aurrera egitean, Euskadi prest egongo dela aukera hori bere gain hartzeko, “osasun-, gizarte- eta enpresa-arloko lehen mailako aurrerapena” baita.
Harvardek VIRALGEN aukeratu du bazkide gisa, bere moldakortasunagatik eta teknologia hori ekoizteko duen gaitasunagatik, eta espero du txertoa gizakietan aurtengo udazkenean probatzen hasi ahal izatea.
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak txalotu egin du Harvardek jendaurrean adierazi duen hautaketa; haren bidez, Euskadin finkatuta dagoen enpresa bat, VIRALGEN, proiektu garrantzitsu horren partaide izango da.
Tapiak nabarmendu egin du Eusko Jaurlaritzak ekimen horretan izan duen partaidetza aktiboaren balioa, eta azaldu du laguntza hori ematea erabaki zela, bere I+Garen aldeko apustuarekin bat zetorrelako, baina, batik bat, ondoko tokiko ekoizpenean irekitzen den aukeragatik.
“Krisi honen ondorioz, hainbat gauzaz ohartu gara -esan du sailburuak-, eta, besteak beste, funtsezko hornikuntza egokiak izateak eta plangintzak nolako garrantzia duten. Euskadin ekoizpen hori eduki ahal izatea osasun-, gizarte- eta enpresa-arloko lehen mailako aurrerapena litzateke; erne jarraituko dugu erakundean. Maila handiko lankidetza-kate baten partaide gara; kate horren buru Harvardeko Unibertsitatea da, Massachusetts Eye and Ear-en eta Massachusetts General Hospital-en bidez eta zenbait enpresarekin, besteak beste VIRALGEN, Aldevron eta Catalent-ekin, eta espero dugu arrakastatsua izatea gizartearen onerako”.
Beranduago, Tapiak berak zpimarratu du Euskadi txerto fabrika izango da eta hori garrantzitsua da. Hasieratik izan genuen proiektu honetan sartzeko aukera, eta orain badirudi VIRALGEN oso ondo kokatu dela txerto hori industria mailan ekoizteko orduan.
Hori garrantzitsua da, lehenik eta behin, Eusko Jaurlaritzak Bio sektorean egin duen inbertsioa fruituak ematen ari delako. Bigarrenik, gainera, txertoak ekoizteko fabrika bat izango dugu, Euskaditik irisgarritasuna ahalbidetuko duena. Donostiako VIRALGENen txertoa fabrikatzea eta Zamudion Grifols-Progenikak egindako testaren ekoizpena. Osasun-horniduren ekoizpen minimoa bermatu behar da.
I+G gaitasunak ditugu, eta ezin gara kanpoko hornitzaileen %100en mende egon, eta denboraldi batean hornidura bermatua izatearen segurtasuna beharko dugu eta segurtasun hori mantendu antzeko egoera bat berriz gertatuko balitz.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?