Legazpin egoitza duen Plasnor enpresa gipuzkoarrak merkatu berri bat aurkitu du. Orain arte, koloreztatutako plastikozko xaflak egiten zituen hainbat sektoretarako: karrozeriak, logistika, altzariak, industria… Bere ezaugarrien nagusietako bat, hain zuzen ere, gainazalak koloreztatu eta bezeroen eskaeren neurrira egiteko gaitasuna izan da. 60 langile ditu, eta produkzioaren % 65 bost kontinenteetako herrialdetara esportatzen du.
Covid-19aren pandemiak barne-hausnarketa bat egitera eta alternatibak bilatzera behartu du, beste hainbat euskal enpresetan gertatu den bezala. Material plastikoen termokonformazioan espezialista da Plasnor, eta ezagutza horri esker merkatu-nitxo berri batera abiatzeko erabakia hartu du.
“Estrusioan oinarritzen da gure lana. Lehengaia erosten dugu, plastikoa koloreztatzen dugu eta neurrira egindako formatuetan moldatzen dugu”, azaldu du Juan Antonio Agirre Legazpiko enpresako zuzendari nagusiak. Martxoan, osasun-krisia heldu zenean, babes-holtzak urritzen hasi zirela ikusi zuten. “Koronabirusari aurre egiteko beharrak aztertu genituen, baita enpresak irtenbideren bat eskaintzeko zituen aukerak ere. Horrela, xafla gardenak egitea erabaki genuen, eta horien azken aplikazioa manparak izango ziren, besteak beste“.
Bitxia da Plasnorren jardueraren aldaketa. Neurrira egindako eta koloreztatutako materiala ekoiztetik, metakrilatozko xafla estandarizatuagoak –batez ere dimentsioei dagokienez– eta guztiz gardenak egitera pasatu da.
Enpresak garai berrietara egokitzeko denbora tarte bat behar izan du. Eta horren emaitza produktu desberdin bat da, merkatu erabat desberdin batera zuzendutakoa. “Bezeroek zoriontzen gaituzte, oso denbora gutxian lortu dugulako”, esan du Agirrek. Gainera, “3 eta 5 hilabete bitartean behar dira materiala entregatzeko. Gure kasuan, orain hasi gara fabrikatzen, eta bezeroak handitzen ari dira pixkanaka. Baina hilabete batean bakarrik hornitzeko gai gara“.
Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino,SPRI Taldeak Hazinnova eta Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?