Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 ekaina, 2020 Nazioartekotzea ASEAN Asia eta Ozeania India Txina

Singapurren gidabaimena lortzeko euskal simulagailuak

Singapurreko hiri-estatuan gidatzeko baimena eskatzen duten pertsonek zenbait proba egin beharko dituzte Euskadin sortutako simulagailuetan, azken azterketa praktikoa egin aurretik. 375 simulagailu mundu osoan zehar dituen Lander Simulation & Training Solutions enpresa donostiarraren erantzunak aukera eman du Asiako hiriko Zirkulazio-Poliziaren araudi berria betetzeko. Araudi horrek trafiko-simulazioetan parte hartzera behartzen du orain, etorkizuneko gidariak errepidera irten aurretik. 
Simuladores vascos para lograr el permiso de conducir en Singapur

Singapurreko hiri-estatuan gidatzeko baimena eskatzen duten pertsonek zenbait proba egin beharko dituzte Euskadin sortutako simulagailuetan, azken azterketa praktikoa egin aurretik. 375 simulagailu mundu osoan zehar dituen Lander Simulation & Training Solutions enpresa donostiarraren erantzunak aukera eman du Asiako hiriko ZirkulazioPoliziaren araudi berria betetzeko. Araudi horrek trafiko-simulazioetan parte hartzera behartzen du orain, etorkizuneko gidariak errepidera irten aurretik. 

2019an proba pilotu bat egin zen, gidaria trebatzen dituzten hiru zentroekin: Comfort Delgro Driving Center, Singapore Safety Driving Center eta Bukit Batok Driving Center. 2019ko abendutik aurrera, nahitaezkoa da simulagailuetako prestakuntza gainditzea Singapurren autoak edo motorrak gidatzeko baimena lortzeko. Hiru modulu dira, eta errepideko benetako ibilgailu batekin azterketa praktikoa egin aurreko pausua dira. 

Gaur egun, 13 auto-simulagailu eta 6 moto-simulagailu dituzte martxan, eta horiei esker, egunero, 8:30etik 22:30era, 300 pertsonak baino gehiagok egin ditzakete joan den abenduan euskal enpresak Asiako hirian instalatu zituen simulazioak.  

Mozkortuta gidatzea edo txirrindulariak aurreratzea 

Sistema automatizatuta dago, interaktiboa da eta Trafikoko Poliziak emandako datuetara eta ikerketetara egokitu da. Hori dela eta, simulagailua hau munduan dagoen bakarra da; izan ere, aurrez konfiguratutako egoerak ditu, ohiko hamar istripuekin eta Singapurreko errepideetan gertatzen diren arrisku-egoerekin. 

Errepideko istripuak eta heriotzak murrizteko helburuarekin, pertsonek hainbat egoera errealetan trebetasunak garatu ditzaten eta etorkizuneko gidariak arriskuei buruz kontzientziatu daitezen martxan jarri dira simulagailuak. “Mozkortuta gidatzea, txirrindulariak puntu itsuetan saihestea, kamioi batetik objektuak erortzen diren bezalako egoerak, trafikoaren ustekabeko portaerak eta baldintza klimatiko larriak, besteak beste dira ikasleek simulagailuan aurre egin behar dieten egoerak, errepide erreal batean arrisku handiak dituztenak“, aipatu dute 2002an sortutako eta 80 langile baino gehiago dituen euskal enpresako bozeramaileek.  

Sistemaren irakasle birtual adimendun batek ikasleei jarraibideak azaltzen dizkie. Aldez aurretik hitzordua eskatzen dute era automatizatuan eta ikaslea gelara sartu bezain laster ekipoek badakite zein moduluri hasiera eman behar dioten. Bost egoera desberdin daude, aurrez zehaztutako ibilbidean zehar ustekabeko arriskuak eta gertaerak dituztenak, eta, beraz, instruktore birtualak aginduak eta gomendioak ematen dizkie ikasleeiEgindako saioari buruzko txostena momentuan sortzeaz arduratzen da sistema.    

Arriskuko gidatze-probak 

Hau ez da Lander Simulationen lehen gidaritza-proiektua. Aurtengo urtarriletik, Turingiako (Alemania) poliziak enpresa horren simulagailuak ditu haien akademian. Simulagailu berriak larrialdietan gidatzeko gai diren poliziak prestatu nahi ditu, ezin baitute horrelako probarik egin errepide errealetan. Lander Simulationen gailuak horrelako testuinguruetan lortzen diren abiadura handiak erreplikatzen ditu, baita une horretan aktibatu behar dituzten elementuak ere (sirena, argiak, irratia, etab.). 

Konpainiak Estatuko automobilgintzaren sektore hasi zituen simulagailuen instalazioak, eta, ondoren, EuskotrenenRenferen, Metro Bilbaoren eta beste enpresa batzuen proiektuekin trenbide-eremuan sartu zen. Ordutik, Lander Simulationek atzerrira aurrera pausoa eman du, lehenengo Latinoamerikan gidatzeko prestakuntzekin, ez bakarrik autoentzat, baita autobusentzat eta beste ibilgailu astun batzuentzat ere. CAFen eskutik, Zeelanda Berriko eta Indiako ekimenetan parte hartu du enpresa honek, eta gaur egun tranbien simulagailuetarako sektorean  Europako enpresa liderra da. 

Lander Simulationek bere gidaritza-simulagailuen teknologian urrats berriak emateko SPRI Taldeak bultzatutako Hazitek programan parte hartu du. Euskal enpresen I+G sustatzeko tresna, aktibo, laguntza, lantalde eta aliantzei buruzko informazioa eskuragarri dago hemen. 

 

Lotutako albisteak

27 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
394 enpresak eta 582 gaztek Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-bekak jaso dituzte aurten
Irakurri gehiago
23 abendua, 2024 Nazioartekotzea
Evolvek nahasmendu neurologikoak edo adinarekin lotutako baldintzak dituzten pertsonen errehabilitazioan laguntzen du, Errealitate Birtualaren eta bideojokoen bidez
Irakurri gehiago
18 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
82 gazte abiatuko dira urtarrilean beren atzerriko lanpostura, Eusko Jaurlaritzaren BEINT nazioartekotze-bekei esker
Irakurri gehiago
18 abendua, 2024 Nazioartekotzea
Polypaleko biltegiratze-apalategi metalikoak, 30 herrialde baino gehiagotan presente
Irakurri gehiago
16 abendua, 2024 Nazioartekotzea
Alu-Stockek bere Gasteizko zentroaren lan gaitasuna handitu du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak