BBK-k Garapen Iraunkorreko Helburuetan (GHI) oinarrituta dagoen gizarte-ekintzailetzako eta inpaktuko inbertsioko ekosistema bat bultzatzea du helburu.
BBK Fundazioak Venture Philanthropy deialdia ireki du, Bizkaian gizartean eta ingurumenean eragina duten hamar startupen proiektuak hautatzera zuzenduta. Proiektu hautagaiek ideia berritzaile batean oinarritutako negozio eredu errentagarria edo autosostengagarria izan beharko dute, eta BBK laguntza- eta finantzaketa-programan parte hartu ahal izango dute. “BBK Fundazioaren apustua da, Bizkaia lurralde ekintzaile gisa bultzatzeko”.
Irailean, dagokion hautaketaren ondoren, proiektuek beren ekimenen eragina eta negozio-eredua landuko dituzte; Bilboko Innovation Bootcamp batean parte hartuko dute, eta bertan, mentoren eta adituen laguntzarekin, balio-proposamenak zehaztu eta hobetu ahal izango dituzte, eta prestakuntza jasoko dute eta hasierako faseetan, gizarte-ekintzailetzako beste proiektu batzuekin konektatu ahal izango dute.
BBK-ko eta Ship2Bko ordezkariek osatutako batzorde batek lau proiektu finalista hautatuko ditu gehienez, eta, aldi berean, aholkulari-laguntza jasoko dute beste lau hilabetez, enpresa handiekin aliantzak eginez, bere hazkundea bizkortzeko eta modu honetan, BBK-k sustatutako 100.000 euroko Venture Philanthropy funtsa lortzeko aukerak izateko.
BBK VP programa: www.bbk.eus/bbkvp
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?