Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 ekaina, 2020 Finantziazioa Nazioartekotzea Araudia BasqueTrade & Investment

Euskal enpresek eskura ditzakete hilaren 12an SPRI Taldeak nazioartekotzeko prozesua indartzeko ematen dituen laguntzak

“Zabaldu” eta “Sakondu” programek 2 milioi euroko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak eskaintzen dituzte

Zabaldu” eta “Sakondu” programek 2 milioi euroko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak eskaintzen dituzte

 

Euskal enpresek ostirala 12tik aurrera eskuratu ahal izango dituzte SPRI Taldeak Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez martxan jarri dituen laguntzak, konpainien atzerriko presentzia indartzea helburu dutenak. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza horiekin bi milioi euro banatuko dira: 1,5 milioi euro “Zabaldu” programarekin eta 500.000 euro “Sakondu” programarekin (esteka honetan eskatu daitezke dagoeneko).

 

Nazioarteko Euskal Agentzia da euskal enpresaren nazioarteko proiektuak bultzatzen dituen erakunde publikoa. Bere baitan integratzen ditu baliabide tekniko eta ekonomiko guztiak, eta laguntza eredu espezializatu eta egokitu berri bat eskaintzen du. Leihatila bakar horretan elkarrekin uztartzen dira ezagutza sektoriala eta geografikoa Agentziaren nazioarteko sareari esker. Izan ere, nazioarteko sare hori munduko indartsuenetako bat da, 80tik gora herrialdetako merkatu garrantzitsuenetara zabaltzen dena eta 16 bulego propio dituena.

 

“Zabaldu” programa bereziki zuzenduta dago hedapen-fasean dauden eta esportazio-portzentaje apalak dituzten enpresei. Funtsean, aurten irekitako deialdiaren xede dira 2019ko fakturazio osoaren %50etik beherako jarduera esportatzailea duten konpainiak.

 

Laguntzak onartutako gastuaren %50eraino iritsi daitezke, eta gehienez 45.000 €-koak izango dira enpresa bakoitzeko (gehienez hiru eskaera egin ahal izango dira).

Helburua da nazioartekotze-maila handia ez duten enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzea eta garapen jasangarria sustatzea nazioartekotze-prozesu osoan.

 

Ekimen honen bidez laguntza ematen da nazioartekotze-estrategia bat garatzeko, eta horretarako dirulaguntzak ematen dira kanpoko aholkularitza kontratatzeko eta patente, bidaia, sustapen, ikuskapen nahiz atzerriko langileen hautaketarekin lotutako gastuak ordaintzeko. Ekintza horiek guztiak 2020an tramitatuak izan behar dira.

“Sakondu” programak itzuli beharrik gabeko dirulaguntza publikoak eskaintzen dizkie atzerrirako irteera hobetu nahi duten enpresei. Horregatik, bete beharreko baldintzak dira fakturazio osoaren % 50 baino gehiago esportatzea eta euren lehiakortasun-posizioa hobetu nahi izatea 2019an esportatutako guztiaren % 10 baino gutxiagoko fakturazioa duten merkatuetan.

 

Ekimen honen helburua da nazioartekotze-maila handia duten enpresei presentzia txikia duten edo presentziarik ez duten merkatuetan sartzen laguntzea. Laguntzak onartutako gastuaren %50eraino iritsi daitezke; gehienez 40.000€ emango dira eskaera bakoitzeko, eta 45.000€ baldin eskaera hori klusterren erakunde dinamizatzaile baten bitartez egiten bada.

 

“Zabaldu” programak bezalaxe, “Sakonduk” ere laguntza ematen du nazioartekotze-estrategia bat garatzeko, eta dirulaguntzak emango ditu kanpoko aholkularitza kontratatzeko eta patente, bidaia, sustapen, ikuskapen nahiz atzerriko langileen hautaketarekin lotutako gastu batzuk ordaintzeko. Hori guztia 2020an tramitatu behar da.

 

Eskaerak aurkezteko epea bihar 12tik hasiko da, oinarriak Euskal Herriko Aldizkari ofizialean argitaratzen direnean, eta urriaren 30ean bukatuko da.

Lotutako albisteak

5 Azaroa, 2024 Finantziazioa
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 631,3 milioi euroko aurrekontua izango du 2025erako, industriaren zerbitzura, enpresen lehiakortasunerako eta energia berriztagarriak hedatzeko
Irakurri gehiago
9 urria, 2024 Azpiegiturak
1M €-rainoko laguntza ematen dizugu zure enpresa Nazioarteko Gauzatu programarekin nazioartera zabaltzeko
Irakurri gehiago
IVF, instituto vasco de finanzas, Ajebask 20 iraila, 2024 Ekintzailetza
Finantzen Euskal Institutuak ekintzaile gazteentzako finantzaketa-lerroa jarriko du abian
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Bideratu Berria. Ayudas SPRI Financiación 24 ekaina, 2024 Enpresen berrabiarazpena
Bideratu Berria programak 600.000 euro bideratuko ditu Euskadin krisian dauden enpresak berregituratu eta bultzatzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak