Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 ekaina, 2020 Eraldaketa digitala EIKTak

Digitalizazioak eskaintza pertsonalizatuen bidez komertzializazio lanean laguntzen du, azoka faltari aurre egiteko

Pandemiaren eraginez, enpresa askoren komertzializazio arloetan bere lana egiteko modua erabat aldatu da. Mugikortasunaren murrizteak zerbitzuekin edo produktuekin aurrez aurreko proposamenak egitea eragotzi egin du. Ezinezkoa izan da bezeroak bisitatzea edo azoketara joatea, gehienak bertan behera geratu direlako edo atzeratu direlako. Nola konpondu arazo hau? Digitalizazioa da egoera honi aurre egiteko konponbide bat.
Semantic Systems

Pandemiaren eraginez, enpresa askoren komertzializazio arloetan bere lana egiteko modua erabat aldatu da. Mugikortasunaren murrizteak zerbitzuekin edo produktuekin aurrez aurreko proposamenak egitea eragotzi egin du. Ezinezkoa izan da bezeroak bisitatzea edo azoketara joatea, gehienak bertan behera geratu direlako edo atzeratu direlako. Nola konpondu arazo hau? Digitalizazioa da egoera honi aurre egiteko konponbide bat.  

Informazio-teknologiak enpresa baten prozesu gehienetan erabiltzeko aukera dago: makinen interkonexioetan, kudeaketa-sistemetan eta bezeroekiko harremanetan. Emaitzarik onenak lortzeko, enpresa baten sistema guztiak zentralizatzea da helburua. “Salmenten digitalizazioa enpresako gainerako sistemekin konektatu behar da, bezeroaren eskaerak dagoen eskaintzatik heldu daitezen, produktuaren entrega eman arte”, azaldu dute adituek.  

Semantic Systems eraldaketa digitalera bideratutako euskal enpresak, sistema honen bidez lan egin dkonfinamendu-hilabete hauetan, eta horrela helarazi die haien bezeroei. “Enpresaren lan egiteko sisteman bizi izan dugu. Merkataritza-prozesuak digitalizatuta edukitzeari esker, gure jarduera bizia izan da, eta errendimendu osoarekin jarraitu dugu lanean“, azaldu du Joserra Valle, Derion kokatuta dagoen enpresaren marketin-zuzendariak. “Lehen, urte hasieran sei edo zazpi azokatara joaten ginen, baina denak bertan behera geratu dira. Orain, eskariaren sorrera hori tresna digitalen bidez ordezkatzen ari gara”. 

Semantic Systems esponentzialki hazi da orain dela 18 urte sortu zenetik. Lau langilerekin hasi zen eta une honetan 200 baino gehiago ditu lantaldean. Madrilera eta Kataluniara hedatu da, eta urtero milioi bat euro inbertitzen ditu I+Garen arloan. Haien bezeroen artean, hainbat industria-sektore desberdinetako euskal enpresa handiak daude. 4.0 industriaren digitalizazio-prozesuetan zein kudeaketa eta administrazilanetan edo merkataritza lanetan parte hartzen du.  

Azken alderdi honi dagokionez, “negozio-arauak sortzea posible da, komertzialak berak eskaintza sor dezan, bulego teknikoa alboan egon behar izan gabe”, baita produktu konplexu eta pertsonalizatuen kasuan ere.  

Orain, Semantic Systems produktu berriak garatzen ari da, biki digitalen eta teknologiaren bidezko simulazioen bezalako arloetan, baita industria-sektoreko komunikazioen estandarizazioan ere. Gaia klusterreko kide bezala, digitalizaziora bideratutako lankidetza-proiektu desberdinetan parte hartzen du. Azken urteetan, Hazitek programaren hainbat deialdietan parte hartu du. 

 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri. 

Lotutako albisteak

14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Industria gehiago eta hobea sortzeko Eusko Jaurlaritzaren politikak 4.100 enpresa baino gehiagori ekarri die onura 2024an, 745 milioi euroko inbertsio pribatua bultzatuta
Irakurri gehiago
9 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Kaytek-ek bere teknologia esportatu nahi du digitalizazio industrialerako
Irakurri gehiago
7 urtarrila, 2025 Eraldaketa digitala
Elkarmedia “etengabeko I+Gn” dago bezeroei irtenbide digital pertsonalizatuak emateko
Irakurri gehiago
31 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
1.629 euskal ETE egon dira 2024an Eusko Jaurlaritzaren Eraldaketa Digitalerako programetan
Irakurri gehiago
18 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Gureak enpresak digitalizazioaren arloan aurkitu ditu desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu berriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak