Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 ekaina, 2020 Berrikuntza I+G Fast Track Innobideak programa Nanoteknologia Ris3 Euskadi

CIC nanoGUNEk koordinatutako proiektu batek 4 milioi euro inguru jaso ditu Europako Batzordetik

Europako SPEAR proiektuaren helburua da material eta fenomeno berriak aztertzea etorkizuneko memoria eta prozesadoreetarako

 

CIC nanoGUNEk SPEAR proiektua koordinatzen du, Europako Batzordearen ITN programak finantzatua, Europako bost erakunde akademikorekin eta hiru enpresarekin batera

Europako SPEAR proiektuaren helburua da material eta fenomeno berriak aztertzea etorkizuneko memoria eta prozesadoreetarako

 

CIC nanoGUNEk SPEAR proiektua koordinatzen du. Proiektu horren bidez, hurrengo belaunaldirako konputaziorako memorien eta prozesadoreen material berriak aztertu nahi dira, Europako bost erakunde akademikorekin (CEA-Frantzia, ETH Zurich-Suitza, IMEC-Belgika, U. Hanburg-Alemania, Martin Luther University Halle-Alemania) eta hiru enpresarekin (ANTAIOS-Frantzia, QZabre-Suitza, NanOsc-Suedia) elkarlanean.

 

Europako Batzordeak SPEAR proiektua aukeratu du ITN programaren barruan finantzatzeko. Proiektuak 4 urteko iraupena izango du, eta 4 milioi euro inguru jasoko ditu. Batez ere, doktoratu aurreko 15 ikertzaile kontratatzeko eta horiei goi-mailako prestakuntza eskaintzeko erabiliko da diru hori. Fèlix Casanova, nanoGUNEko Nanogailuak taldeko Ikerbasque ikertzailea, da SPEAR proiektuaren burua.

 

Proiektuaren arduradunak nanoGUNEn adierazi duenez, “ikerketaren helburua da spin-orbita lotura sendoa duten material berriak bilatzea; material horiekin lotutako fenomeno berriak aztertzea; eta fenomeno horietan oinarritutako gailuak garatzea, hurrengo belaunaldiko konputaziorako memorietarako eta prozesadoreetarako”. “RAM memoria konbentzionalean ez bezala, hurrengo belaunaldian, hala nola MRAM memorian (Magnetic Random Access Memory), datuak ez dira karga elektriko edo korronte-fluxu gisa biltegiratzen, baizik eta biltegiratze magnetikoko elementuen bidez. Era berean, gaur egun siliziozko transistoreak dituzten mikroprozesadoreak ordezkatzeko zenbait teknologia ditugu, hala nola spin-logika edo MESO logika, ikaskuntza automatikoa edo konputazio neuromorfikoa, material berri horiez baliatuko liratekeenak”, erantsi du Fèlix Casanovak.

 

CIC nanoGUNE

Donostiako CIC nanoGUNE Nanozientziako Ikerketa Zentro Kooperatiboa xede honekin sortu zen: nanozientziaren eta nanoteknologiaren alorrean bikaintasuneko ikerketa egitea, Euskal Herriaren garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna areagotzeko. NanoGUNE Ikerkuntzaren eta Teknologiaren Euskal Aliantzako (BRTA) kidea da eta María de Maeztu Bikaintasun Unitatea da, Ikerketako Estatu Agentziak hala aitortuta.

 

Lotutako albisteak

28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
EMA Ergonomiak lan-inguruneetan kargak manipulatzeko irtenbideak eskaintzen ditu
Irakurri gehiago
27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Lehendakariak Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori eman dizkie Joxe Mari Korta 2024 sariak
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak