Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 ekaina, 2020 Ekintzailetza Eraldaketa digitala Finantziazioa Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

CounterCraft zibersegurtasuneko euskal startupak 5 milioi dolarreko finantzaketa lortu du nazioartekotzeko

CounterCraft zibersegurtasuneko euskal startupak 5 milioi dolarreko finantzaketa lortu du Cyber Deception plataformaren nazioarteko hedapenerako, zibermehatxuen detekzio-, adimen- eta erantzun-teknologia aitzindaria

CounterCraft zibersegurtasuneko euskal startupak 5 milioi dolarreko finantzaketa lortu du Cyber Deception plataformaren nazioarteko hedapenerako, zibermehatxuen detekzio-, adimen- eta erantzun-teknologia aitzindaria. Enpresa SPRI taldeko Zibersegurtasuneko Euskal Zentroa (BCSC) Euskadin bultzatzen ari den zibersegurtasuneko ekosistemaren parte da, eta Adara Ventures buru duen finantzaketa-erronda berri hau itxi du, inbertitzaile berriekin batera, hala nola eCAPITAL eta Red Eléctrica taldea. Gainera, Evolution Equity Partners, orza eta Wayra, Telefonicako Berrikuntza Irekiaren Hub inbertsiogileen partaidetza handitu da.

Gaur egun, konpainia nazioarteko hedapen fasean dago Cyber Deception bere produktuarekin: zibermehatxuen aurrean defendatzeko teknologia aitzindaria. Cyber Deception soluzioak detekzioa, adimena eta denbora errealeko erantzuna ematen die erakundeek jasaten dituzten eraso gidatuei, Deception kanpainak automatizatuta eta aktibo digitalen sorta osatu baten bitartez. CounterCraft-en irtenbidea disruptiboa da, eta bere kategoriako Europako bakarra da.

Plataformak hainbat erabilera-kasu biltzen ditu, erakunde ugaritan errepikatzen direnak, eta erraz eta azkar inplementa daitezkeenak, honako hauek barne direla:

  • Urruneko langileentzako babesa – VPN arriskuak – Detekzioa, adimena eta erantzuna Datuen ihesa – Detekzioa, adimena eta erantzuna
  • Spear Phishing kanpainak – Adimena eta erantzuna
  • Alboko mugimendua – Detekzioa, adimena eta erantzuna

CounterCraft 2015ean eratu zuen zibersegurtasuneko espezialisten talde batek, eta horien artean aipatzekoa da bere CEOa, David Barroso, aurretik Telefónica-ko segurtasun-dibisioaren (ElevenPaths) arduradun nagusietako bat izan zena. Haren alboan dago Dan Brett CSOa, merkatuko teknologia eta estrategia berrietan beteranoa. CounterCraft-ek Europan eta Estatu Batuetan ditu bezeroak, eta horien artean daude adimen eta defentsa nazionaleko sailak, finantza-erakundeak, enpresa handiak eta azpiegitura kritikoak.

David Barroso CounterCrafteko CEOak honako hau adierazi du: “CounterCraft-en irtenbidea ezin hobe egokitzen da dauden segurtasun-estrategietan. MITRE ATT&CK™ proiektuarekin erabat integratuta, plataformak kalitate handiko adimena jasotzen du, hodeiko zerbitzuak, zerbitzariak, endpoint-ak, WiFi, SWIFT, SCADA, app mugikorrak, posta elektronikoko kontuak, sare sozialetako profilak, etab. erabiliz. Plataforma bakarra da, bildutako datu guztiak adimen bihur ditzakeelako modu automatizatuan, eta hori gertakariak kudeatzeko erabil daitekeelako. Horrek abantaila nabarmena dakar CISOentzat defentsaren arloan. CounterCraft-ek defentsa-estrategia aktiboa duen edozein erakundek behar duen irtenbidea du”.

Adara Ventures-eko Managing Partner Alberto Gomezek hau gehitu du: “CounterCraft-en berrikuntza teknologikorako gaitasunak, erakundeen behar eta arazoen aurrean duen ikuspegi osatuarekin batera, haiei defentsarako teknologia berri bat diseinatzea ahalbidetu die, zibermehatxuen egungo egoerari erantzuten diona. Aurrez ikusi dugun ezerk ez du hain eraginkortasunez erabiltzen “erasotzailearen ezagutza” zibersegurtasunaren arloko egoera aldatzeko. Ziur gaude CounterCraft-ek harrera arrakastatsua izango duela Estatu Batuetako eta Europako merkatuetara hedatzeko bere prozesuan”.

 Aitor Arrizabalaga ORZAko ahaldunak hau gehitu zuen: “CounterCraft-ek hazkunde potentziala duen konpainia batean bilatzen dugun guztia dauka. Zibersegurtasunean esperientzia paregabea du, teknologia berritzailearen hazkunde-potentzial frogatuarekin eta nazioartean arrakasta izateko etengabeko bultzadarekin batera”.

 CounterCraft-i buruz

CounterCraft-ek zibermehatxuen arloko detekziorako, adimenerako eta erantzunerako teknologia aitzindaria eskaintzen die erakundeei. CounterCraft-en Cyber Deception plataforma ezin hobe moldatzen da jadanik badauden segurtasun-estrategietara, eta adimen propioa eta pertsonalizatua eskaintzen du, mehatxuen detekzio goiztiarra errazteko, gertakarietarako erantzuna bizkortzeko eta haiei modu proaktiboan erantzuteko. Saritutako irtenbidea Fortune 500 indizeko 20 konpainia baino gehiagotan dago, finantza-sektoreko, azpiegitura kritikoetako, gobernuetako eta segurtasun-agentzietako konpainietan.

2015ean eratu zen CounterCraft, eta bulegoak ditu Londresen, Washingtonen eta Madrilen. Egoitza nagusia Donostian dauka, Espainian.

Inbertitzaileei buruz

Venture Capital-en enpresa bat da Adara Ventures, enpresa handi eta ertainen eraldaketan buru diren sektore eta teknologia digitaletan espezializatua. Kapital kudeatuan 180 milioi euro baino gehiago edukirik, Adara Espainian eta Europako Atlantikoko kostaldeko beste herrialde batzuetan (Portugal, Erresuma Batua, Frantzia eta Irlanda) ardazten da, eta esperientzia berezia du zibersegurtasunean, cloud-azpiegituran, datu-erabileran arloko irtenbideetan eta adimen artifizial aplikatuan. Enpresa partaidetu nabarienak honako hauek ditu: AlienVault (AT&Tek eskuratua), Loopup (LSE:LOOP), Playgiga (Facebook-ek eskuratua), Stratio, 4iQ, Seedtag, Scalefast eta ADD Semiconductor (Microchip-ek eskuratua).

Orza Euskadin kotizatu gabeko enpresen zuzeneko inbertsioan lan egiten duen inbertsio-enpresa da, eta Geroa eta Elkarkidetza euskal pentsio fondoen jabetzakoa da, % 50ean bakoitzak. Geroa eta Elkarkidetzak Euskadiko industria-azpiegitura sustatzen dute, langileek eta funtzionarioek lortutako pentsio-funtsen parte bat inbertituz. ORZAk jarduera horren parte bat kudeatzen du. ORZAk sektore askotan inbertitzen du, kontsumoan oinarritutako industrietan, merkataritzan, teknologian, bioteknologian, Interneten, zerbitzu medikoetan, teknologia garbietan, energia berriztagarrietan, industria- eta negozio-zerbitzuetan, ezarritako konpainietan eta hazkunde potentzial handiko teknologia-enpresa berrietan. ORZA ezaguna da desinbertsioari dagokionez duen malgutasunagatik eta bere enpresei laguntzen die jakintza, kontaktu eta sinergia dinamikoak sortzen dituzten harremanak bultzatuz. Hori administrazio-kontseiluetan kudeaketa aktiboaren bidez lortzen da.

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 8 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak