Jardunaldiak kultura, zientzia, teknologia eta naturaren arteko trukeei buruzkoak izango dira
Azaroaren 11 eta 12an “Kultura eta Hiritartasuna”ri buruzko VI. topaketa egingo da Donostian, Kultura, artea, zientzia, teknologia eta natura izenburupean. Edizio honetako hitzaldi eta eztabaidek hizpide hartuko dituzte arlo horien arteko loturak sortzen dituen aukerak, beti ere kultura eta zientziaren arteko transbertsaltasuna bilatuz. Topaketaren xedea da kultura sustatzea ikuspegi kritiko eta anitz batetik, lurraldea sozialki eta ekonomikoki dinamizatzeko.
Kultura eta Kirol Ministerioaren Autonomi Erkidegoekiko Lankidetza Kulturalerako Zuzendariordetza Nagusiak antolatutako jardunaldi horiek dagoeneko ireki dute topaketaren gaiari buruzko proiektuak aurkezteko deialdia. Deialdia beraizik zuzentzen zaie Estatuko ekimen publiko, pribatu edo mistoei, eta baita ere Frantzia edo Portugalekoei, baldin eta ekimen horiek ardatz hartzen badituzte: kultura digitala, burujabetza teknologikoa, maker kultura eta artearen, hiritarren parte-hartzearen eta zientziaren arteko bidegurutzeak. Orobat aukeratuko dira Covid-19aren ondorengo balizko eszenatokiak aztertzen dituzten proiektuak.
Proposamenak bidaltzeko epea zabalik egongo da ekainaren 26ra arte. Antolatzaileek 20 ekimen aukeratuko dituzte topaketako egitarauan aurkezteko, baina beste espazio bat ere egongo da gainerako proiektuen berri emateko erakusketa eta networking gune baten bidez.
Europako Batzordearen iritziz, kultura- eta sormen-industrien arloa sektore estrategiko bat da, potentzial handia duena eskualdeetako garapen sozial eta ekonomikoa sustatzeko. Eusko Jaurlaritzak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2020 Planaren barruan egindako espezializazio adimendunerako RIS3 Euskadi berrikuntza-estrategiaren barruan, kultura- eta sormen-industriak espezializazio adimendunerako aukera-lurralde gisa identifikatuta daude.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?