Eusko Jaurlaritzak GESTAMPekin lankidetzan jardungo du automobilgintzaren erronka nagusietako bati erantzuten dion zentro hori sortzeko
Bikaintasun-zentroa Zornotzan kokatuko da eta 17 miloiko inbertsioa egiteko konpromisoa dakar, eta Eusko Jaurlaritzak 8 milioi euro arteko dirulaguntza onartu du horretarako
Sektore osoan izango du inpaktua, lehiakortasuna hobetzea ekarriko du eta fabrikazio-prozesuan ikerketaren transferentzia bermatuko du
Ibilgailu elektrikoa ikertzeko bikaintasun-zentroa eta 4.0 Fabrika Malguari hartuko ditu EAEk.
GESTAMP taldearen ekimena izango da eta Eusko Jaurlaritzak ekimen horretan parte hartuko du, EAEko automobilgintzaren sektoreak gaur egun duen erronka garrantzitsuenetako bat dela uste baitu.
Proiektuak 17 milioi euroko inbertsioa egiteko konpromisoa dakar, eta Gobernu Kontseiluak onartu du GESTAMPi zortzi milioi eurorainoko zuzeneko dirulaguntza ematea. Ekarpen hori ez da izango, inola ere, kostu osoaren % 50etik gorakoa, eta GESTAMP sozietateari dagokio gainerako finantzaketa ekartzea proiektua guztiz abiarazi arte.
Inpaktua eta lehiakortasun-hobekuntza sektore osorako
Gaur onartutako lankidetza-hitzarmenari esker, industria-ikerketarako gune bat sortuko da, fabrikazio aurreratuan paradigma-aldaketa ekarriko duena, “fabrika”ren kontzeptu iraultzaile berri bat diseinatu, garatu eta baliozkotuko baita, erabat malgua eta konektatua.
Halaber, ibilgailu elektrikorako trantsizioaren aurrean automobilen egiturazko aldaketekin lotutako joerak ikertuko ditu zentroak. Zentroak ibilgailu elektriko berriaren egiturazko produktu eta osagai berriak ikertuko ditu, pisua murriztuz, CO2 isuriak murrizteko klima-aldaketaren ondorioak arintzeko. Ibilgailu elektrikoak fabrikatzeko teknologietarako berariaz diseinatutako produktu berriak ere garatuko dira.
Industria-ikerketako etorkizuneko laborategiak aurrerapenak bilatuko ditu EAEko automobilgintza-sektorearen lehiakortasuna handitzeko. Gainera, euskal sektorearen balio-katea osatzen duten enpresa hornitzaileen ekosistemaren ekarpena izango du, baita EAEn ezarritako zentro teknologikoen parte-hartzea ere.
Eusko Jaurlaritzak interesekotzat jotzen du proiektuan parte hartzea, etorkizuneko laborategiak autoen fabrikatzaileen eta fabrikazio malguaren arloko hornitzaile nagusien beharrei erantzungo liekeelako, baita ibilgailu elektrikoarekin lotutako joera globalei ere.
GESTAMPek EAEko automobilgintzarekin duen konpromisoa
GESTAMP taldea automobilgintzarako pieza estanpatu metalikoen arloko hornitzaile nagusietako bat da. Automobilerako osagai metalikoen diseinuan, garapenean eta fabrikazioan espezializatutako talde multinazionala da, eta EAEn ingurune ezin hobea du bere I+G+b jarduera garatzeko. Alde batetik, automobilgintzaren sektorea lehiakor eta berritzaileenetakoa da EAEn (2018an, EAEn ezarritako sektoreko enpresen salmentak Autonomia Erkidegoko BPGd-aren % 25 ziren), eta, bestetik, euskal erakundeek I+G+b-ren aldeko apustua egin dute.
GESTAMPek aktiboki parte hartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Automobilgintza Klusterrean (Ibilgailuetako Osagaien Industrien Euskadiko Kluster Taldea). Kluster horren xedea da sektoreko euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea eta lankidetzaren bidez hura dinamizatzea, eta, horrela, erronkei erantzun bateratuak eman ahal izatea.
Horretarako, GESTAMPek lan hauek egingo ditu:
GESTAMPek I+Gko lankidetza-proiektuak egingo ditu beste enpresa eta zentro teknologiko batzuekin, batez ere euskaldunekin edo EAEn lantokiak dituztenekin.
Fabrikazio-prozesuetan aplikatzeko soluzioak
Ibilgailu Elektrikoak Fabrikatzeko Teknologiei buruzko Ikerketako Bikaintasun Zentroa eta 4.0 Fabrika Malgua funtsezko ikerketa-prozesuen eta prozesu industrialen arteko zubi gisa pentsatuta dago; ondoren, teknologia berriak ibilgailu elektrikoen benetako produkzio-prozesuetan integratzeko behar den oinarria ezartzeko.
Planifikatutako ikerketa-ildoak TRL (ingelesezko siglak Heldutasun Maila Teknologikoa adierazteko) eskalako maila problematiko nagusiak landu eta garatzera bideratuta daude. Maila horietan, baliozkotze-probak behar dira ingurune adierazgarrietan, oso makina antzekoekin eta, batzuetan, berdinekin, benetako ekoizpen-inguruneen tamainari eta ezaugarriei dagokienez.
Hitzarmen hau datozen egunetan sinatuko dute, telematikoki, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak eta Gestampeko presidente exekutibo Francisco J. Riberasek.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?