Euskadiko zibersegurtasunaren arloan ikerketa indarra duten agenteen zati batek proiektu baten bidez batu egin da, euskal enpresetan erresilientzia hobetzeko gero eta ohikoagoak diren zibererasoen aurrean. Sendai (SEgurtasun integrala iNDustria AdImentsura) izenpean eman dute pausoa. Ikerketa-proiektua hori Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Elkartek 2019 programak finantzatzen du, eta BCSCren (Basque Cybersecurity Centre) estrategia jarraitzen du. Proiektua 2019ko ekainaren 1ean hasi zen, eta 2020ko abenduaren 31n amaituko da. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko zibersegurtasuneko bederatzi agente ikertzaile biltzen dira ekimen honetan: Tecnalia, Ikerlan, Vicomtech, BCAM, Ceit, Mondragon Unibertsitatea, Tecnun, UPV/EHU eta Deustuko Unibertsitatea.
Zibersegurtasuna hobetzeko lan egiten duten euskal erakundeek bi jarduera-arlotan aurrera egiteko beharra identifikatu dute: profil egokiak dituzten profesionalak gaitzea eta prestatzea, eta zibersegurtasun industrialari lotutako arriskuak arinduko dituzten teknologia egokiak lortzea. Testuinguru horretan garatuko du bere jarduera Sendai proiektuak. Sekutek eta Cyberprest proiektuek hasitako bidearen jarraipena izango da ekimena, eta laborategien inguruan garatuko du teknologia. Basque Digital Innovation Hub-eko (BDIH) Zibersegurtasun Nodoaren Laborategietatik hain zuzen ere: benetako ingurune operatiboak simulatzeko cyber-ranges laborategia (Tecnalia), blockchain laborategia (Tecnalia), Smart Grideko zibersegurtasun laborategia (Tecnalia), Automobilgintzako zibersegurtasun laborategia (Tecnalia), Produktuaren zibersegurtasuna ebaluatzeko laborategia (Ikerlan), 4.0 Industria seguruaren laborategia (Vicomtech) eta adimen artificialeko eta zibersegurtasuneko laborategia (BCAM). Era berean, Basque Cybersecurity Centre Zibersegurtasunaren nodoaren jarduera guztiak koordinatzeaz arduratzen da.
Proiektuaren helburua euskal industrian zibererasoen aurrean duen erresilientzia hobetzea eta zibersegurtasun industrialaren ezagutza sustatzea da. Sendaik sektore anitzentzako erantzunak eskaintzen du, eta epe ertaineko aplikazioak eta konponbideak garatzeko aukera ematen du, hala nola segurtasun-maila handiagoko produktuak sortzea, modu seguruagoan jardungo duten ekoizpen-prozesuak garatzea, gaian kontzientziatuagoak eta trebatuagoak dauden pertsonak, eta, ondorioz, enpresa-sare erresilienteagoa, erantzunak emateko eta zibererasoak gainditzeko gaitasuna duena.
Ekimenak lortutako aurrerapenak ikerketaren bost ildo teknologikoen inguruan eman dira: zibersegurtasuneko ‘training‘ aurreraturako cyber-ranges industrialen garapena; kontrol industrialeko sistemetako konpromiso-adierazleak; osagai industrialen ebaluazio integralerako sistemak; datu deszentralizatuak biltegiratzeko distributed ledgers teknologiak; eta adimen artifizialeko algoritmoak BDIHko laborategietan kontzeptu-proba bezala egiteko.
Sendairen lehenengo urtean, oinarriak ezartzea lortu dute, besteak beste, BDIHn sortutako laborategien esparruan euskal cyber-range aurreratuaren garapena ahalbidetzeko; errealitate birtualeko, errealitate areagotuko eta 3D inprimaketako tresna berriak erabiltzea; PKI gako publikoko azpiegitura bat zabaltzea Hardware Security Module (HSM) bat erabiliz ziurtagiri digitalak gordetzeko; IIoT (Industrial Internet of Things) inguruneei SSI eskema orokorrak aplikatzea, bi mundu hauen arteko sinergiak aurkitzeko eta horien aplikagarritasuna egiaztatzeko; eta esperimentuen garapena, erasoei aurre egitea eta konfigurazioak optimizatzea ahalbidetzen duten egoera errealen bidez.
Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna bultzatzen du euskal enpresetan, Basque Cibersecurity Centerren inguruan gai horri buruzko sare ekonomiko bat sortuz.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?