Ba al du zure enpresak negozio-aukera berririk?
Covid-19rekin lotutako jardueraren bat egin al duzu? (produktuak, zerbitzuak) eta hau, enpresaren negozioaren parte gisa finkatu nahi duzu etorkizunera begira?
Zure enpresaren negozio-eredua egungo egoera ekonomikora egokitzen ari al da?
Nahi al duzu langileengan gaitasun berriak garatu eta egungo merkatuetan sortzen ari diren aukera berrietaz baliatu?
Bereziki, gaur egungo krisi eta ziurgabetasun bezalako egoeretan, proiektu ekintzaileek eta enpresek, aholkularitza eta laguntza espezifikoak behar dituzte; horregatik aktibatu eta indartu ditugu laguntza-programak.
Horien artean, joan den martxoaz geroztik, Eusko Jaurlaritzak eta bere Garapen Agentziak, SPRI, negozio berriak garatzen eta aukera berrietatik sortutako jarduera, produktu eta zerbitzu berrietarantz dibertsifikatzen ari diren ekintzaileei (proiektu eta enpresa berriak) eta barne-ekintzaileei (lehendik dauden enpresak) laguntzen ari dira.
Barne-ekintzailetza, dagoeneko finkatuta dauden beste enpresetan produktu, zerbitzu, proiektu eta negozio berriak garatzen dituzten pertsona ekintzaileen jarduera da; lankidetza adimenduneko formula eraginkor bat da, non sinergia interesgarriak eta onura partekatuak sortzen dira, hain zuzen ere.
Barne-ekintzailetza sustatzeko Ekimena hau, Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk gidatua, ekosistema ekintzailera eta enpresetara zuzentzen da, Araba, Gipuzkoa, BIC Bizkaia Ezkerraldea eta BEAZen bidez. Bere helburua, jarduera ekonomiko berria, negozio-ildo berriak eta/edo enpresa berriak sortzen laguntzen duten dibertsifikazio-prozesuetan dauden proiektu tradizionalak eta teknologikoak bultzatzea da.
Zure enpresa era honetan onuraduna izan daiteke
Eskatu elkarrizketa bat gure BIC-etan: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa
https://upeuskadi.spri.eus/eu/startupak-hazitegiak/
Zuen interesekoak izan daitezkeen beste Laguntza programa batzuk:
https://www.spri.eus/laguntzak/
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?