Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 uztaila, 2020 I+G

“Teknologiaren sektorea apustu segurua da”

Covid-19aren gaixotasunak eragindako konfinamenduaren ondoren, lan-merkatuan eta haren mugimenduetan eman den eragin ekonomikoen inguruan galdera asko daude. Galdera horiei erantzuteko, Iñaki Goyeneche ieTeam euskal aholkularitzako Pertsonen Garapeneko arduradunak, Be Basque Talent Network jardunaldi birtualetan (atzerrian dauden euskaldunei zuzendutakoak) azaldu zuenez, 2020an sektore teknologikoak izango du lan merkatu indartsuenetariko bat. 

Covid-19aren gaixotasunak eragindako konfinamenduaren ondoren, lan-merkatuan eta haren mugimenduetan eman den eragin ekonomikoen inguruan galdera asko daudeGaldera horiei erantzuteko, Iñaki Goyeneche ieTeam euskal aholkularitzako Pertsonen Garapeneko arduradunak, Be Basque Talent Network jardunaldi birtualetan (atzerrian dauden euskaldunei zuzendutakoak) azaldu zuenez, 2020an sektore teknologikoak izango du lan merkatu indartsuenetariko bat. 

Enpresa bakoitzaren eta eremu bakoitzaren jardueraren arabera, egoera oso desberdinak sortu dira Covid-19aren aurrean, baina Goyenechek joera orokor eta sektorial batzuk identifikatu ditu sektore nagusietako zuzendariekin bere egunerokotasunean duen harremanari esker. 

Gaur egungo egoera zalantzazkoa da, baina martxoan zalantza are eta handiagoa zen“, laburbiltzen du Iñaki Goyenechek. Pandemiaren ondorioek “gogor joko gaituzte, baina azkar samar berreskuratuko gara”, aholkulari honen aburuz, “2008ko krisi ekonomikoa basamortuan zeharreko bidai bat bezalakoa izan zen, baina oraingoa koiunturala da, eta egiturazkoa bihur ez dadin lan egiten da”. Gakoa iraila eta abendua bitarteko hilabeteetan dago, urteko azken lauhilekoan. Izan ere begirada guztiak jarrita hor daude, susperraldiaren abiadura neurtzeko, azpimarratzen du Goyenechek.  

“Teknologia apustu segurua da, sektore teknologikoa sektore indartsu bat zen konfinamenduaren aurretik, eta konfinamenduaren ondorioz, zibersegurtasunean ahultasun asko ikusi dira eta horrek merkatuak irekitzea ahalbidetu du“. Sektore horretaz gain, energia berriztagarriak, mugikortasun ekologikoa eta trenbide-sektorea nabarmentzen dira. “Denek izan dituzte momentu txarrak, baina orokorrean ez dira gelditu”. Makina-erremintako enpresak, Goyenechek nabarmendu duenez, “urrutiko instalazioak egiteko teknologia” erabiltzen duten prozesuetan berrikuntzak gehitzeko aprobetxatzen ari dira. 

Automobilgintza eta aeronautikaren sektoreetan “bigarren abiaduran” daude koronabirusaren pandemiaren eraginez, baina baita motor elektrikora birmoldaketa prozesuaren eraginez ere. Garrantzitsua da, gomendatzen die Goyenechek Euskadira bueltatzeko gurarekin dauden atzerrian dauden pertsonei “sektoreei begiratzea, baina, batez ere, enpresei banan-banan”; izan ere, egoera berriak eragin desberdinak izan ditu. 

Eraikuntzaren sektoreak egoeraren aurrean eusten” ari da, Goyenechek adierazi duenez, Covid-19aren krisiaren garairik gordinenean soilik geldialdiak izan zituelako. Sektorearekin dituen elkarrizketetan, sektorearen ardurak kontsumo-inpaktuan eta familien erosteko ahalmena kaltetuta geratzen den edo ez zentratzen dirabi faktore hauengatik sektore honetan inbertsioak atzeratu ahal direlako.  

I+G arloan “egoerari hobeto eusten” ari dira, arlo horretan aurrera egiteko apustu publikoaren ondorioz. Biozientzien eta bio-osasunaren sektorea “estrategikoa da, egoera honetan are gehiago, baina ez da oraingoz enplegu-sortzaile handia”, Euskadin arlo horretan aritzen diren konpainia gehienen tamaina txikia bait daPertsonen Garapeneko arduradun honek adierazi duenez.  

 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri. 

Lotutako albisteak

27 iraila, 2024 I+G
Mikel Jauregi sailburuak makina-erremintaren sektorea bisitatu du, euskal ekonomiarentzat funtsezkoa den industria
Irakurri gehiago
26 iraila, 2024 Berrikuntza
Bilbora itzuliko da Leaders in Tech Conference
Irakurri gehiago
24 iraila, 2024 I+G
CIC nanoGUNEk beste spin-off bat abiarazi du, erditze seguruago baterako teknologia batekin
Irakurri gehiago
20 iraila, 2024 I+G
Euskadi da Europa mailan terapia aurreratuen fabrikazioko hub nagusietako bat.
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak