Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 uztaila, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G BIND Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

“EuCanImage”, Big Data eta adimen artifiziala minbiziaren diagnostikoa hobetzeko

UPV/EHUk proiektu europar horretan parte hartzen du Zuzenbide eta Giza Genomako Katedraren bidez.

UPV/EHUk proiektu europar horretan parte hartzen du Zuzenbide eta Giza Genomako Katedraren bidez.

 

EuCanImage ikerketa akademikoaren, osasunaren eta teknologia digitalen arloko agenteek osatutako ekimen bat da, zeinaren helburua baita aurrera egitea diagnostiko onkologikoan, Big Data-k eta adimen artifizialak eskaintzen dituzten aukerak baliatuz. Europar Batasunak 10 milioi eurorekin finantzatu du proiektua, eta Europa eta Estatu Batuetako 20 bazkide parte-hartzaile dauzka.

 

EuCanImage ekimenaren helburua da plataforma digital bat eraikitzea eta bertan eskala handian biltzea 25.000tik gora pazienteren tumoreen irudiak eta minbiziarekin lotutako informazioa jasotzen duten datu-baseak. Datu-base handi horiek adimen artifizialeko tresnekin aztertuko dira, horrela posible izango delarik aurrera egitea minbiziari buruzko ikerketan eta baita ere diagnostikoak hobetzea, gibeleko lesio txikiak eta, besteak beste, kolon eta ondesteko minbiziaren metastasia detektatuko direlako.

 

UPV/EHU partzuergoko kide da, eta ekimenean parte hartuko du Zuzenbide eta Giza Genomako Katedrako Ikerketa Taldearen bitartez. Bere zeregina izango da plataformaren inplikazio etikoak eta legalak aztertzea. “Gure lana da bermatzea datuak konfidentzialtasunez, segurtasunez eta Europako zein nazio desberdinetako legeriek eskatzen dituzten baldintza guztiak betez tratatzen direla” azaldu du Pilar Nicolásek UPV/EHUko Zuzenbide eta Giza Genomako Katedrako ikertzaile eta irakasleak, “eta gure ardura da subjektuak (izan euren datuak ematen dituztenak, izan ikerketan parte hartzen dutenak) beti babestuta egotea irizpide etiko eta legalen arabera”.

 

EuCanImage plataforma federatu, seguru eta eskalagarri bat izango da, adimen artifizialaren eta datu kopuru handien analisiaren potentziala bultzatuko duena, aurrera egiteko onkologiaren esparruan. Proiektuak abantaila garrantzitsu bat ekarriko du, hobetu egingo baita minbizi mota desberdinen diagnostikoa. Halere, partzuergoak espero du  aukera berriak ere sortuko dituela osasun arloko produktu berritzaileak garatzeko. UPV/EHUko Ikerketa Taldeak osasun arloko teknologia hauen erabilpen etikoari buruzko ezagutza berria ere zabalduko du. “Gure helburua da subjektuen babesari buruzko baliozko emaitzak sortzea adimen artifiziala bezain berritzaileak diren arloetan”.

 

Bartzelonako Unibertsitateak zuzentzen du EuCanImage proiektua eta 20 parte-hartzaile daude partzuergoan, besteak beste, ikerketa zentroak, unibertsitateak, enpresa teknologikoak eta osasun arretako zentroak. Ikerketa urrian hasiko da eta 4 urteko iraupena izango du.

Lotutako albisteak

28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
EMA Ergonomiak lan-inguruneetan kargak manipulatzeko irtenbideak eskaintzen ditu
Irakurri gehiago
27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Lehendakariak Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori eman dizkie Joxe Mari Korta 2024 sariak
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak