Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 uztaila, 2020 Berrikuntza Eraldaketa digitala BDIH EIKTak Fabrikazio Gehigarria BDIH Fast Track Innobideak programa

Fabrikazio Gehigarria 4.0: Laser Cladding

Fabrikazio gehigarri metalikoaren arloan hiru teknologia nagusietako bi nabarmendu ondoren, azken teknika aurkezteko unea iritsi da: Laser Cladding.

Teknika hau, zuzenean hauts metalikoa galdatzean datza, aurretik base edo substratu baten gainazalean proiektatu izana. Hautsa zeramika- edo metal-jatorrikoa izan daiteke, haren azken erabilgarritasunaren arabera, hau da, hori egiteko erabiliko den piezaren ezaugarrien arabera.

Fabrikazio gehigarriko teknologia honek, aurretik aipatutakoak bezala, metala erabiltzen du lehengai gisa, soilik substratuaren geruza txiki bat urtuz, eta horrela metalaren propietateak mantentzen dituzten deposizioak lortuz. Lortzen den diluzioa oso txikia da eta, horregatik, Laser Cladding teknika, pieza baten ezaugarriak hobetzeko edota berrezkuratzeko erabiltzen da batez ere.

Teknika hau ez da hura bakarrik erabiltzen, beste fabrikazio-teknologia batzuen osagarri gisa baizik, porositate-arazoak, distortsio termikoa edota pieza edo tresna jakin baten eremu oso zehatzak prozesatzeko zailtasunak konpontzeko helburuarekin.

Ezaugarri positibo horiez gain, material-ekarpenaren bidez, gainazaleko tratamenduan egindako akatsak deuseztatzeko aukera ematen du.

Industriaren arloan teknologia hau aplikatzeko hiru eremu nagusi daude:

  • Osagaiak indartzea, piezaren higaduratik babestuta.
  • Erremintak eta matrizeak konpontzea, une bateko edo egiturazko aldaketen bidez, denbora laburrean, piezaren marrazketa edo doikuntza mekanikoak
  • 3D egituren fabrikazio gehigarria eta fabrikazioa

Irtenbide hori txertatzen ari diren sektore nagusiak Aeronautika, Automatizazioa eta Energia Berriztagarriak dira.

Laser Cladding eta BDIH

Euskadin, teknologia hau fabrikazio-prosezuetan aplikatzen ezagutza eta esperientzia handia dago.

Euskal Herriko Unibertsitatean, Laser Cladding AKTINOS 500 bidezko fabrikazio gehigarrirako LMD sistema bat dago, 5 ardatzeko sistema bat, 600x400x400mm-ko lan-bolumenarekin, eta ± 110 °/C360°-ko ardatz birakarietarako edukierarekin. Aktiboak eskaintzen dituen zerbitzuak ondorengoak dira: ekarpen-pitak diseinatzea, materiala ekartzeko sistemak prest jartzeko aholkularitza, ekipoen diseinua eta dimentsionatzea; LMD prozesuaren eta beste fabrikazio gehigarriko prozesu batzuen arteko analisi konparatiboa; propietate mekanikoen, metalurgikoen, prozesuaren gaitasunen eta eskakizunen karakterizazioa; LMD bidezko egituren fabrikazio gehigarria hainbat aleazio eta geometriatan; LMD teknologiaren neurriko prestakuntza, aplikazioak, ekipoak, programazioa, estrategiak, hautsaren erabilera eta kudeaketa; eta osagai konplexuen propietate tribologikoak laser-ekarpenaren bidez hobetzea, propietate tribologikoak hobetzeko (marruskadura, termikoak…) material zeramikoen ekarpenaren bidez.

TEKNIKERek, bere aldetik, hari zentrokidearen uzketaren bidez tamaina handiko osagaiak eraikitzeko Zelda robotiko bat du eta, horri esker, tamaina handiko piezen 3D inprimaketa metalikoa egin dezake Laser Cladding hariaren bidez – Gelaxka robotikoak 6 graduko askatasunarekin lan egiten du, biratzeko mahai bat eta tilt gehigarri bat ditu tamaina handiko osagaiak eraikitzeko (1m3 -ko bolumenera arte, gutxi gorabehera) 6kilo/ordu arteko deposizio-tasa altuetan. Aktiboak honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu: tamaina handiko 3D geometrien eraikuntza; hari zentrokidearen metaketa bidezko tamaina handiko osagaien eraikuntzaren erakustaldia; ekipamendu eta teknologia bereziaren (burukoak, optikoak) garapena, saiaketa eta baliozkotzea ingurune edo geometria berezietan metatzeko; LMD bidezko harian uzte-buruak sartzeko makinen egokitzapena,; parámetro eta uzte-estrategien garapena LMD harirako metalezko aleazio berrietan; ondorengo saiakuntza (metalografia, nekea, karakterizazio mekanikoa, etab.); begizta itxiko kontrol-sistemen garapena, utzitako materialaren kontrol geometrikoa eta termikoa lortzeko, eta haria uztearen ondoriozko tamaina handiko osagaiak eraikitzeko prestakuntza praktikoa prosezu osoan (diseinua, kalkulua, analisi materialak, prozesua, estaldurak, NDT).

Artikulu honetan aurkeztutako irtenbideek, BDIHaren fabrikazio gehigarriko nodoak, euskal enpresei beren piezak eta produktuak ekoizteko moduan eredu, kontzeptu eta teknika berriak sartzeko aukera ematen diela erakusten dute.

Nodoak eskaintzen dituen aukera guztietan sakontzea interesatzen bazaizu, jarraitu 4.0 Fabrikazio Aditiboari buruzko artikulu sorta hau, izan ere, bertan, zehatz-mehatz azalduko dizugu zer gaitasun, aktibo eta zerbitzu dituen modu praktiko eta hurbilean.

Jar zaitez harremanetan BDIHrekin zure enpresa gehien interesatzen zaizkizun irtenbideetara nola hurbildu dezakegun jakiteko.

Lotutako albisteak

19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua
Irakurri gehiago
7 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori emango dizkiete 2024ko Joxe Mari Korta sariak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak