Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 uztaila, 2020 Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

Hogeita hamar bat euskal enpresak parte hartu dute SPRI Taldearen Kanpo Sarearekin eginiko 69 bileratan

Topaketa horietan, aurten telematikoki egin direnak, ezagutzera ematen dira Eusko Jaurlaritzak enpresen nazioartekotzea bultzatzeko eskaintzen dituen tresna guztiak
SPRI Taldeko Kanpo Sareareko topaketa bat.

 

Topaketa horietan, aurten telematikoki egin direnak, ezagutzera ematen dira Eusko Jaurlaritzak enpresen nazioartekotzea bultzatzeko eskaintzen dituen tresna guztiak

 

Hogeita hamar bat euskal enpresak 69 bilera egin dituzte SPRI Taldeko Kanpo Sarearekin, bertatik bertara ezagutzeko Eusko Jaurlaritzak enpresen nazioartekotzea bultzatzeko eskaintzen dituen tresna guztiak. Covid-19aren pandemia dela medio, bilera horiek telematikoki egin behar izan ziren joan den uztailaren 7tik 9ra.

SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren (Basque Trade & Investment) Kanpo Sareko arduradunek urtero eskaintzen dute zerbitzu hau, euskal enpresek aukera izan dezaten esportatzeko eta nazioarteko merkatuetan duten posizionamendua sendotzeko.

Hitzordu horietan, enpresek harreman zuzena izan zuten SPRI Taldeko Kanpo Sareak hainbat herrialdetan dituen bulegoekin, zehazki, ondoko hauekin: Argentina eta Uruguai, Brasil, Txile, Txina, Kolonbia, India, Italia, Mexiko, Polonia, Erresuma Batua eta Irlanda, Txekiar Errepublika eta Eslovakia, Errusia eta Singapur (azken horrek ASEAN eremuko herrialdeak hartzen ditu).

 

 

Kanpo Sarea 87 herrialdetara zabaltzen da eta 70 profesional eta 16 bulego propio ditu. Basque Trade Agentziako nazioartekotze taldeak enpresa bakoitzaren neurriko zerbitzuak ematen ditu atzerrira irteteko prozesu osoan, horretarako baliatzen dituelarik Adimen Lehiakorra, Jomugako Egitura eta Nazioarteko Zabalkuntza eta Salmentak.

Zehazki, zerbitzu hauek eskaintzen dira: neurrira bildutako informazioa eta jomuga-merkatuen analisia, produktu baten muga-zergei buruzko azterlanak, nazioarteko azoketarako laguntza eta kontaktuak; tokiko bazkideen identifikazioa; lursailak, pabilioiak, bulegoak eta instalazio espezializatuak bilatzea; orientazio juridiko eta fiskala eta laguntza publikoei buruzkoa; jomugan banku-kontuen irekiera tramitatzeko aholkularitza; produktua homologazio-organismoetan erregistratzeko laguntza; atzerrian giza-baliabideak bilatzea eta aurre-aukeraketa egitea; bulego birtualeko zerbitzuak; bidaia-agendak prestatzea, banatzaileak, agenteak eta bezeroak bilatzea; hornitzaileak bilatzea; tokiko enpresei buruzko ikerketak eta txosten komertzialak, atzerrian esportazio-partzuergoak sortzeko laguntza, e.a.

BasqueTrade & Investment Agentziaren Kanpo Sareari buruzko informazioa eskuratzeko, garrantzitsua da gure jarraitzaile izatea dauzkagun kanal sozialetan -dela nazioartekotze gaietan espezializatutakoan dela kanal orokorrean– edo bestela SPRI Taldearen buletin informatiboetara harpidetuta egotea.

Lotutako albisteak

Corea del Sur Euskadi 29 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadiko sektore eolikoa erreferente da Hego Korearentzat
Irakurri gehiago
28 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
21 euskal enpresa Turkiako merkatuak makina-erremintan eta fabrikazio aurreratuan duen potentziala aztertzen ari dira
Irakurri gehiago
27 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Globalek sare profesionalen garrantziari buruzko saio batekin emango dio amaiera urteari
Irakurri gehiago
26 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Mikel Jauregi sailburuak jaso du Japoniako Enbaxadoreak emandako distinzioa, Basque Trade & Investment nazioartekotzeko euskal agentziak Euskadi eta Japoniaren arteko harremanak sendotzeko egindako ahaleginari errekonozimendua
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuetako inbertsio berriak eta Euskadiko enpresentzako aukerak erakartzen jarraituko du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak