Eusko Jaurlaritzak eta HAZIk lehiaketa bat abiarazi dute Añanan, Enkarterrin eta Arabako Mendialdean ekintzailetzaren eta gizarte-berrikuntzaren ideia onenak bilatzeko eta aurkezteko epea irailaren 18an amaitzen da.
Lehiaketak honako helburu hauek ditu: landa-ingurunean berrikuntza eta gizarte-ekintzailetza jasangarria bultza dezaketen ekimen berritzaileen diseinua eta ezarpena sustatzea; hazteko, enplegua sortzeko, aberastasuna sortzeko eta jarduera ekonomikoa hobetzeko potentziala duten gizarte-berrikuntzako eta gizarte-ekintzailetzako proiektuak sortzea; gizarteari berrikuntzaren eta gizarte-ekintzailetzaren garrantzia ezagutaraztea, enpresa, ekonomia eta gizarte-eredu errentagarri gisa eta berriak sortzeko beharra agerian uztea. Ingurumena eta garapen jasangarria errespetatzen duten ekonomietan oinarritutako enpresak eta start up-ak, ideia eta enpresa sortzaileak, berritzaileak eta inpaktu sozial positiboa sortzen dutenak aintzatesten, ikusarazten eta sustatzen laguntzea, eta ingurunearen beharrei erantzuteko adibidea Aurkeztutako proiektuek eskualdeetan planteatutako erronketako bati erantzun beharko diote gutxienez.
Erronka horiek eskualde bakoitzean egindako LABEAN Open Space jardunaldien emaitzetan oinarrituta identifikatu dira.
Hiru eskualdeen erronka komunak honako hauek dira:
Pertsonak edo pertsona fisikoen taldeak, negozio-ildo berriak dituzten pertsona juridikoak, Euskadiko toki-erakundeak eta tokiko sektore publiko instituzionala aurkeztu ahal izango dira. Lehiaketak zazpi sari izango ditu: proiektu-inkubazioko sei sari, kategoria bakoitzeko bat hiru eskualdeetan, eta Labean sari bat: ekintzailetzako eta/edo berrikuntza sozialeko sari berezia, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna modu berezian sustatzen duen proiektuari.
Informazio gehiago eta izen-emateak
Labean joan den azaroan hasi zen berrikuntza sozialean oinarritutako proiektu pilotu bat da, abangoardiako tresna metodologikoen bidez ekimenak eta pertsonak astindu, dinamizatu eta konektatu nahi dituena, sareko lan-eredu berri bat sortuz. Eremu bakoitzean dauden aukerak azaleratzea eta aprobetxatzea ahalbidetuko duten ekintzen bidez, negozio-eredu berriak asmatuz, lehendik dauden proiektuak bultzatuz, tokiko baliabideak baloratuz, tokiko erakundeak lurralde dinamizazio eta kohesioaren partaide bihurtuz, eremu publiko eta pribatuen arteko hainbat lankidetza sustatuz eta lurraldea eraldatuko duten gobernantza-modu berriak eraikiz. Labeanen lehen fasean hiru aurkezpen-ekitaldi (Open Spaces) egin ziren eskualde bakoitzean, eta eremu horien erronkak detektatzeko balio izan zuten. Lehen fase horretan, halaber, ekintzailetzako hiru jardunaldi egin ziren Sopuertan, Kanpezun eta Espejon, “Nola ekarri balio soziala nire proiektuari” izenburupean.
Horietan, parte-hartzaileek bertatik bertara ezagutu zituzten gizarte-enpresa arrakastatsuen kasuak, hala nola Soriako La Exclusiva, Olieteko (Teruel) Apadrina un Olivo eta Artiedako (Zaragoza) Senderos de Teja. Bestalde, eskualde bakoitzean garatzen ari diren proiektuak ere ezagutu zituzten, adibidez, Karrantzakoa eta Urbegikoa Enkarterrin, Mendialdeko ogia Maeztun, Bernedoko THUSIA Arabako Mendialdean, Ekotarriko Kuartangon eta Montehermoso baserria Astulezen.
Labean proiektua Eusko Jaurlaritzak eta HAZIk gidatzen dute Enkarterrialde, Añana eta Izki Landa Garapen Elkarteen kolaborazioarekin.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?