Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 uztaila, 2020 Ekintzailetza Eraldaketa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

Senstile-k mundu digitalera eraman ditu ehunen sentsazioak

Startup-ak adimen artifizialean oinarritutako konponbide bat sortu du modaren industriarako

 

Startup-ak adimen artifizialean oinarritutako konponbide bat sortu du modaren industriarako

 

Hurrengo bildumarako ehunak aukeratzeko orduan, modako markek duela bi hamarkada bezala funtzionatzen jarraitzen dute, alegia, eskuzko prozesuekin. Ehunaren ezaugarriak egiaztatzeko modu bakarra da aurrez aurre egitea, fabrikatzaileekin azoketara joatea edo postaz bidaltzen diren lagin-katalogoak eskuratzea.

 

Zhanna Naymankhanova-k, Senstile enpresako sortzaile eta fundatzaileak, modako diseinu eta fabrikazioan lan egin du hainbat urtez, eta hantxe ezagutu ditu horrelako egoerak. Horregatik bururatu zitzaion konponbide berri bat bilatu zezakeela ehunen propietateak digitalizatzeko, baina irudiaz harago joanez eta kontuan hartuz ukituarekin, kalitatearekin eta funtsezkoak diren beste ezaugarri batzuekin lotutako alderdiak, zeintzuk gakoak baitira oihal bat aukeratzeko orduan.

 

Senstile startup-ak teknologia propio bat garatu du oihalaren ezaugarri horiek jasotzeko, ehunaren identifikazio digital bat sortuz. Informazioa jasotzen duten sentsoreak eta adimen artifizialean oinarritutako algoritmo sistema bat baliatu ditu oihal guztiak sailkatzeko. Senstile enpresako lantaldeak dioenez, ehunen digitalizazioak aplikazio ugari izan ditzake modaren industrian, hala, baliagarri izango da laginak aukeratzeko prozesuak azkartzeko nahiz arropa faltsuak errekonozitzeko, eta gardentasun handiagoa eskainiko du osagai eta kalitateei dagokienez.

 

Fabric Scout da Senstile enpresak bere teknologian oinarriturik garatu duen lehen konponbidea. Ehunen datu-base bat sortu ondoren, sistemak aukera ematen du produktuak euren ezaugarrien arabera aurkitzeko (propietate fisikoak, bisualak eta ukimenarekin lotutakoak), eskuzko bilaketetan ohikoak diren proba-akats faseak murriztuz. Gainera, produktuen biki digitalei esker errazagoa da faltsifikazioak identifikatzea, kontuan izan behar baita faltsifikazioek milioi askotako galerak eragiten dituztela modaren industrian.

 

Proiektua fase pilotuan dago, eta hainbat bezero ari dira probak egiten, baina startup-a hasita dago teknologiaren aplikazio berriak garatzen. Esaterako, enpresak detektatu du bere teknologiak aukerak izan ditzakeela ingurumen arloan, izan ere ehunak digitalizatuz, markek erabiltzen dituzten ehunak ordezkatu ditzakete eta antzeko ezaugarriak dituzten alternatiba jasangarriagoak erabili. Zentzu horretan, berriki aukeratuak izan dira ELIIT programa europarraren barruan oihal jasangarrien datu-base bat garatzeko, Circular Fashion enpresa alemanarekin batera.

 

Senstile Europar Batasunak antolatutako Social Innovation Competition lehiaketaren finalerdietan sartu da beste 29 lehiakiderekin batera, eta nazioarteko MassChallenge azeleragailuaren mundu mailako finalean lehiatuko den lau euskal startup-etako bat da, MassChallenge Biscay programaren bitartez. Startup gazte hau iazko urtearen erdialdean sortu zen Bilbon, eta SPRI Taldearen laguntza jaso du bere ideia arlo industrialera eramateko.

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 16 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
15 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Smartur, altzari konbentzionalen edozein pieza adimendun bihurtzen duen enpresa bilbotarra
Irakurri gehiago
Golden Gait 15 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Golden Gaitek Parkinson gaixoei mugikortasuna hobetzen laguntzen die
Irakurri gehiago
14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
NX Technologies, ibilgailu elektrikoetarako produktu berritzailea duen Donostiako startupa
Irakurri gehiago
14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Industria gehiago eta hobea sortzeko Eusko Jaurlaritzaren politikak 4.100 enpresa baino gehiagori ekarri die onura 2024an, 745 milioi euroko inbertsio pribatua bultzatuta
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak