Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren dirulaguntza handiena lortu duen erkidegoa
371 euskal erakundek eskuratu dituzte Europako berrikuntza funtsaren (Horizontea 2020) ia 700 milioi euroko dirulaguntzak. Gainera, Euskadi izan da nanoteknologien, materialen, bioteknologiaren eta ekoizpenaren (NMBP) sektoreetan dirulaguntza bolumen handiena eskuratu duen Espainiako erkidegoa, eta horrek argi erakusten du Euskadik berrikuntzan eginiko ahalegina.
Horrez gain, Euskadi hirugarren postuan dago -Katalunia eta Madrilen atzetik-, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak argitaratutako behin-behineko emaitzen arabera, zeintzuen bidez neurtzen baita Espainiak 2014-2019 urteetan Europar Batasunaren I+G+B Programa Markoan izandako parte-hartzea.
Programa ixteko 2020ko datuak txertatzea bakarrik falta den honetan, orain arte eskuratutako emaitzek (2014 – 2019) diote Espainia dela dirulaguntza bolumen handiena jaso duen laugarren herrialdea, Alemaniaren, Erresuma Batuaren eta Frantziaren atzetik, eta VII. Programa Markoaren kotak gainditu dituela, bai zenbateko osoari dagokionez, eta bai posizioari eta itzulerari dagokionez.
Espainiako dirulaguntzaren lurralde mailako banaketari dagokionez, EAE hirugarren postuan kokatu da (% 14,5) Kataluniaren (% 28,3) eta Madrilen (% 25,6) atzetik. Euskadi lehen postuan dago nanoteknologien, materialen, bioteknologiaren eta ekoizpenaren (NMBP) sektoreetako itzuleraren adierazlean; aldiz, bigarren postuan gelditu da Energia seguru, garbi eta eraginkorraren (ENE) eta garraio adimendun, ekologiko eta integratuaren (TRS) adierazlean.
Momentuz, 371 euskal erakundek (294 enpresa, horietatik % 78a ETEak) parte hartu dute Europako programa horretako I+G+B-ko 1.091 jardueratan, eta 689,9 milioi euroko itzulera lortu dute. Emaitzak bikainak dira, kontuan izanik oso programa lehiakorra dela eta oso arrakasta-tasa txikia duela.
Era berean, aipagarria da Tecnalia Research and Innovation Fundazioak nazio mailako bigarren postua lortu duela, I+G+B-ko 276 jardueratan parte hartu duelako, horietatik 55etan koordinatzaile gisa. Hain zuzen, bera da proiektu gehien lideratu dituen erakundea.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?