Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 iraila, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala I+G BIND Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa UP Euskadi

Internet of Bodies: gorputzaren etorkizuna plataforma teknologiko gisa

Pertsonei fisikoki konektatutako gailuen hazkundeak erronka eta aukera berriak dakartza

Gauzen Interneten zabalkundearen hurrengo urratsa giza gorputza da, izan ere, gero eta ugariagoak dira gorputzera atxikitzen eta txertatzen diren edo ahotik sartzen diren gailuak eta gailu horien helburua da gorputzaren datuak biltzea. Joera horri Internet of Bodies deitzen zaio, eta abantaila handiak dakartza medikuntzan eta osasunean, baina erronka handiak ere bai datu horien erabileraren arloan.

 

Duela gutxi, Munduko Ekonomi Erakundeak liburu zuri bat argitaratu du, zeinetan aipatzen diren teknologia berri hauen aukera eta arriskuak, eta baita ere datuen gobernantza hobetzeko giltzarriak. Txostenak dioen bezala, datu biometrikoekin eta portaerari buruzko datuekin erlazionatutako informazio pertsonala biltzeak pribatutasun-arriskuak dakartza, baina diskriminazioa ere sor lezake enplegua, aseguruak, finantzak edo osasun-zerbitzuak eskuratzeko orduan.

 

Bai medikuntza arloan eta bai beste arlo batzuetan, ugaritu egin dira sentsorez hornitutako gailuak, hau da, gure gorputzaren funtzionamenduari buruzko datuak biltzen dituztenak. Gainera, horietako batzuk bereziki diseinatzen dira gorputzaren portaera aldatzeko, eta horrela hobetu egiten da patologia bati ematen diogun erantzuna edo areagotu egiten dira gure gaitasun fisikoak. Internet of Bodies kontzeptu zabala da, eta bere baitan hartzen ditu sistema ez inbaditzaileak (fitness eskumuturrekoak eta ordulari adimendunak), baina baita ere azalpeko txipak, organo artifizialak edo farmako digitalak.

 

Horrelako gailuak ikaragarri zabaldu dira azken urteotan, gero eta kezka handiagoa baitago gure osasuna modu pertsonalizatuan kudeatzeko. Horren erakusgarri, glukosa, tentsioa eta tenperatura bezalako datuak monitorizatzen dituzten partxe medikoek 7.500 milioi dolar inguru sortu zituzten 2018an. Gainera, arlo medikoaren eta ez medikoaren arteko muga gero eta lausoagoa da: fitness egiteko wearable fabrikatzaile batzuek (adibidez Apple edo Fitbit) dagoeneko bideratu dituzte euren produktu batzuk osasun- eta aseguru-sektoreetara, eta produktu medikoak egiten dituzten konpainiek ere arakatu dituzte beste arlo batzuk, esaterako, industria.

 

Horrelako teknologiek abantaila handiak dakarzkiote osasunari, besteak beste, pazienteen urruneko monitorizazioa, ohitura osasuntsuagoak sustatzea eta osasun prebentiboaren aurrerakuntza. Gainera, datu genetikoak, biologikoak eta portaerarekin lotutako datuak masiboki aztertzea oso baliagarria da zientziak aurrera egin dezan. Hala ere, Munduko Ekonomi Erakundearen liburu zuriak dio kontuan hartu behar direla interoperagarritasunarekin, zibersegurtasunarekin eta ekitatearekin lotutako arriskuak.

 

Hala, txostenak hainbat estrategia eta gomendio biltzen ditu gobernantza-sistema sendo bat eraikitzeko Internet of Bodies delakoaren inguruan. Neurri horietako batzuk dira “osasun arloko datuen” definizio berri bat, eta datu arriskutsuak sailkatzeko modu berri bat, beti ere oinarritzat hartuz horrelako teknologiekin eskuratutako datuek izan ditzaketen erabilpenak.

 

 

 

Lotutako albisteak

27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Lehendakariak Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori eman dizkie Joxe Mari Korta 2024 sariak
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak