Elikagaien industriaren helburuetako bat gizartearen osasun-erronkei soluzio bat ematen dieten elikagai berriak sortzea da. Erronka honi indarrez aurre egiteko, proiektu batean Tecnalia zentro teknologikoa, Gastronomia Cantábrica jatetxe-enpresa, Cárnicas Ibarra eta Bizkarra (okin sektoreko enpresa) elkartu dira, elikagai funtzionalak garatzeko helburuarekin, kontsumitzaileen nutrizio-kalitatearen inguruan dituzten eskariak asetzeko.
Elikadura osasuntsua osasunaren oinarrietako bat da eta ebidentzia hau gure bizimoduan sendotzen joan da azken urteotan. Osasunarekiko kezka gero eta handiagoa denez, Tecnalia eta hiru euskal enpresa hauek mugimendu osasungarri eta ekologikoan murgildu dira eta 2021ean hiru produktu edo elikagai funtzional merkaturatzea aurreikusten dute. Hauek izan dira elkarlanaren emaitzak: proteinetan aberastutako ogi bat (ilar-proteinaren ekarpenarekin), azukrerik gabeko marmelada gama bat (abrikota eta mugurdia) eta profil lipidikoa (gantz motan eta kopuruan) duen hanburgesa bat, chia-haziekin hobetua. Azken produktuaren kasuan, chiak gantz-azido aseen proportzioa murriztea eta aldi berean osasungarriagoak direnen proportzioa handitzea ahalbidetzen du, hala nola monoinsaturatuena eta poliinsaturatuena, omega 3a esaterako.
Elikagai hauek oro har herritarren eskura egongo dira haien osasuna zaintzeko, baina bereziki diabetesa daukaten pertsonen (azukrerik gabeko marmeladen kasuan), kolesterol maila altua edo omega 3a duten elikagai gutxi kontsumitzen dituzten pertsonen (profil lipidiko hobetua duten hanburgesen kasuan) beharrei erantzuten diete, baita kirolarien nutrizio-eskakizunei ere (proteinetan aberastutako ogiaren kasuan).
Proiektua Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen Hazitek programaren bidez laguntzen du eta abenduan amaituko da, eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko du, beharrezko mantenugaiak emango dituen dieta orekatua bermatuz. Gainera, koipe edo azukre gutxiko edo osagai funtzionaletan aberastutako elikagai berrien bidez, zenbait gaixotasunen eragina murrizten lagundu ahal izango du, hala nola obesitatea, gaixotasun kardiobaskularrak eta abar.
% 100 tokiko ekimena
Gastronomia Cantábrica proiektu honen liderra izan da eta merkatuaren eskarien ezagutzarekin lagundu du, garapen berriak iradokitzen eta produktu berriak dastaketen bidez ebaluatzen bere instalazioetan eta bezeroenetan. Tecnaliak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (RVCTI) eragile gisa lan egin du ekimen honetan, laborategi-mailan I+G arloko azterlanak planteatuz eta eginez.
Bestalde, Cárnicas Ibarrak hanburgesen formulazio berriak garatzen lagundu du profil lipidikoaren hobekuntzarekin, bere instalazioetan eskala handienean hautatutako formulazioen sortak egin ditu eta garapen berrien ebaluazio sentsorialean parte hartu du. Azkenik, proteinetan aberastutako ogiaren eta azukrerik gabeko marmeladen formulazio berriak garatzen lagundu du Bizkarrak, eskala handiagoko loteak egin ditu eta ebaluazioan parte hartu du.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?