Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 iraila, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G BIND Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Mondragon Unibertsitateak bularreko minbiziaren lesioak modu errazagoan lokalizatzeko sistema baten sorkuntzan parte hartu du

Teknika gaixotasunaren lehen etapetan erabiltzen da, eta, horretarako, erradiofarmako bat injektatzen da eragindako eremuan, tumoreak linfa-gongoiletara mugitu diren hautemateko.
Mondragon Unibertsitatea participa en la creación de un sistema que mejora la localización de las lesiones del cáncer de mama

Bularreko minbizia duten pazienteen gongoil zentineletan lesioak bistaratzea errazten duen sistema bat eratu du Mondragon Unibertsitateak, Errioxa Osasun Fundazioko Medikuntza Nuklearreko Unitatearekin batera.

“Erradiazio hedatua xurgatzeko ezkutua” izeneko ereduak pazienteetan gongoil zentinelaren kokalekua zehazteko gaitasuna hobetzeaz gain, %80 baino gehiago murrizten du barreiatutako erradiazioa diagnostikoan.

Teknika gaixotasunaren lehen etapetan erabiltzen da, eta, horretarako, erradiofarmako bat injektatzen da eragindako eremuan, tumoreak linfa-gongoiletara mugitu diren hautemateko. Horrela, minbiziaren egoera zein den hobeto ondoriozta daiteke. Mondragon Unibertsitateak fabrikazioaren arloan duen esperientziari esker, 3D inprimaketaz ezkutuaren prototipo ergonomikoagoak egin dira, frogetan erradiazioa hobeto isolatzeko. Balioztatu ondoren, behin betiko ezkutuak sortu dira, berunezko xafla batzuk, irudi-proban erradiazioa mugatzea lortzen dutenak. Horrela, froga hori askoz zehatzagoa izatea lortu da.

Eredua Patente eta Marken Espainiako Bulegoan aurkeztu eta onartu da, Errioxa Osasuna Fundazioaren eta Mondragon Unibertsitatearen titulartasun bateratuarekin; eta gaur egun, urtean 150 emakumeren diagnostikoa eta tratamendua zehazteko erabiltzen ari da.

Mondragon Unibertsitateko Xabier Chamorro ingeniaritza doktorea sistema berri hau asmatu duen taldeko kide izan da. Harekin batera, Francisco Cañete Medikuntza Nuklearreko Unitateko mediku espezialista, Xavier Louis Etienne Boulvard Medikuntza Nuklearreko Unitateko laugarren urteko egoiliarra eta Pablo Javier Madorrán arkitektoa aritu dira lanean.

“Medikuek eta ingeniariek ikuspegi desberdinak ditugu, haientzat konplexua dena guretzat erraza da, eta alderantziz”, nabarmendu du Mondragon Unibertsitateak Chamorrok. “Funtsezkoa da hizkuntza berean hitz egitea, konponbideak bilatzen lagunduko dizuten topaguneak aurkitzeko gai izatea, konexio horietan dagoen potentziala oso zabala baita”.

Proiektu hau Mondragon Unibertsitatearen ikerketa-ereduaren adibideetako bat da. Horren bidez, gaitasun teknologikoak erakundeen beharrekin lerrokatu nahi dira, eta, hala, konpainiek eskatzen dituzten beharrei erantzun integralak eta diziplina anitzekoak ematea lortzen da.

Lotutako albisteak

27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Lehendakariak Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori eman dizkie Joxe Mari Korta 2024 sariak
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak