Deba Bailarako Industrialdea, S.A.k, Sprilur-ek –Eusko Jaurlaritza eta SPRI Taldea-, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Deba Garaia nahiz Deba Barrenako udalek partaidetua dagoenak, 900 m²ko pabilioi bat alokatu du Arrasateko Markulete industrialdean, Debagoineko eskualdeko hainbat udalerritan, Manu Gómez zinemagile arrasatearrak zuzenduko duen proiektu berri bat grabatzeko.
Abuztuaren amaieratik hasi eta 8 astez, euskal zinema Arrasaten, Soraluzen eta Bergaran kokatuko da, bertatik grabatzeko “La Canica Films” ekoiztetxearen eskutik eta EITB eta RTVE-rekin lankidetzan eskainiko den “Érase una vez en Euskadi” filma. Fikziozko proiektu berri bat da, 80ko hamarkadaren erdialdean girotua, eta gogora dakarkiguna garai hartan Euskadin integrazioaren eta bizikidetzaren alde bizi izandako borrokaren historia. Film berri honetarako 15 aktore eta figurante gazte aukeratu dira, denak ere Deba Garaia eta Deba Barrena eskualdeetakoak.
Zuzendari arrasatearrak baditu zinema arloko hainbat sari garrantzitsu, esaterako, Zinebi saria irabazi zuen “Hilarri” film laburrarekin, eta bere azken lanak (“Das Kind”) nazioarteko sariak eskuratu ditu.
Deba Bailarako Industrialdea, S.A.-ren Arrasate, Bergara eta Eskoriatzako (Deba Garaia eta Deba Barrena) lokal eta bulegoak baliagarri izan dira industrialdeetan oso ohikoa ez den kultur jarduera bat garatzeko.
Sprilur Taldearen industrialdeetan ohikoenak diren jarduera ekonomikoak industria, teknologia edota zerbitzuen sektoreetakoak dira. Halere, lehenago ere ostatatu izan dira kultura eta zinema sektoreetako jarduerak Azucarera bezalako eraikin berezietan. Azken proiektua Imanol Ortíz euskal zuzendariaren “Moda” film laburra izan da, 2018an grabatu zena.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?