SPRI Taldearen enpresen nazioartekotzerako euskal agentziak, Basque Trade & Investment-ek, buletin berria atera du, sektore eta herrialde anitzeko merkatu-aukerei buruzko informazioaz.
Dokumentuak Proiektuak, Berriak eta Tendentziak biltzen ditu, Adimen Lehiakorraren Unitateak identifikatu eta segmentaturik. Unitate honek oinarrizko zerbitzuak eta zerbitzu aurreratuak eskaintzen ditu euskal enpresentzat, kanpo-merkatuetan interesak izanik.
Zehazki, txosten honek Automozioa, Tren-sektorea, Energia, Biomedikuntza, TIC eta Telekomunikazioak, Smartcities, Azpiegiturak eta Logistika bezalako sektoreei buruzko informazioa dakar. Buletin honetan, honako kanpo-merkatuak aipatzen dira: Alemania, Brasil, Txina, Hego Korea, Estatu Batuak, Frantzia, India, Japonia, Malasia, Maroko, Mexiko eta Erresuma Batua.
Deskargatu HEMEN 21. buletina (2020ko irailaren 7a)
Gainera, Linkedin sare profesionalean egunero argitaratzen ditugun berriak, artikuluak, aukerak eta txostenak ikus ditzakezu. Jarrai iezaguzu!
Bisitatu Basque Trade & Investment webgunea: https://basquetrade.spri.eus/
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?