Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 iraila, 2020 Eraldaketa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

Sariki Metrologia, 35 urte denbora errealean egindako neurketen bidez fabrika adimenduna indartzen

Automobilgintza, aeronautika eta makina-erremintaren sektoreetan "paradigmaren-aldaketa" babesten du euskal enpresa honek, piezen kalitate kontrola ekoizpen-prozesuan egin dadin.
Metrología Sariki,

Gaur egun, fabrika adimenduna eta 4.0 industria Euskadin ezarpen handia duten sektoreen (automobilgintza, aeronautika eta makina-erreminta) helburu nagusietako bat dira. Honen ildora, fabrikazio-prozesuak denbora errealean neurtzen lagunduko duten formulak bilatzea aurrera pauso hori emateko funtsezko baldintzetako bat da. Neurketa horiek ezartzeko aukera ematen duen enpresetako bat Sariki Metrologia euskal konpainia da; izan ere, urrian 35 urte beteko ditu metrologia dimentsionaleko soluzioen hornitzaile integral gisa. 

Lehia handia duten eta eraginkortasuna nagusi den hiru sektore hauetan, “kalitatea kontrolatzeko prozesuak aldatzen ari dira, eta fabrikazioaren tarteko faseetan osagaiak ikuskatzeari garrantzia ematen ari dira“, azaldu du Sariki Metrologiak. Dagoeneko, Euskadin  eredu-aldaketa” bat da gertatzen ari den, eta, horren ondorioz, piezak, kalitate sail batek azken fasean soilik egiaztatu ordez, etengabe berrikusten dira fabrikazio-prozesuan zehar. Horrek, era berean, plantako langileek neurketaren kontrolaren eta jakintzaren garrantzia handitzea ondorioztatzen du. Horregatik, langile horien prestakuntzan Metrologia Sariki Armeria Eskolarekin lankidetzan ari da.  

“Metrologiak piezaren kalitatea denbora errealean kontrolatzeko aukera ematen du. Gainera, fabrikazio-bitartekoekin nahiz fabrikako beste elementu batzuekin, hala nola segurtasun-sistemekin, karga automatikoko sistemekin, robotekin eta abarrekin, interakzioan aritzeko eta konektatzeko gai da”, zehaztu dute enpresako arduradunek. Sortzen dituzten metrologia industrialeko soluzioetan “soluzio pertsonalizatuak, oso malguak eta automatizazio-aukera zabalak” dituztela nabarmendu dute. “Gure balio-proposamenaren ardatza merkatuari metrologia adimenduneko eta prozesuko soluzioak eskaintzea da”, laburbildu dute. 

Egoitza Elgoibarren duen enpresak Madrilen, Cerdanyola del Vallesen (Bartzelonan) eta Nigranen (Pontevedran) ditu ordezkaritzak. Haien I+Gko jarduera etengabea da: hamahiru proiektu egin zituen 2019an, eta berrikuntzaren aldeko apustu etengabea egin dute. Horri esker, 2007tik, Sariki Metrologiako soluzio propioak sortu dira fabrikazio-inguruneetarako kalitate-kontrolean. Hori guztia, piezen kalitatea denbora errealean kontrolatzen jarraitzeko eta, era berean, prozesuan sortzen diren datuak fabrikatzaileen hainbat sailek aztertu ahal izateko. 

Enpresen neurketa-erronka guztiei aurre egiteko zentroa 

59 profesional dituen Gipuzkoako konpainiak lau produktu propio garatu ditu: ekoizpen-prozesuetarako errendimendu handiko puntuetako hodeiak prozesatzeko software bat, lineako ikuskapenerako argi-soluzio robotizatu bat, lineako soldadurak neurtzeko beste bat eta aho-hortzetako doitasun handiko egitura ezargarrien fabrikazioa optimizatzeko beste bat. 

Metrologia Sarikik Elgoibarko egoitza nagusian Sariki Precision Centerra du martxan, enpresek edozein neurketa egiteko teknologiak eskura izateko, X izpien teknologia industriala eta tomografia bezalako tresnekin. Euskal enpresak azaldu duenez, zentro honek automobilgintza, aeronautika, sektore eolikoa eta Euskadiko osasun sektorearekin lan egiten du. 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova eta Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke. 

 

Lotutako albisteak

14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Industria gehiago eta hobea sortzeko Eusko Jaurlaritzaren politikak 4.100 enpresa baino gehiagori ekarri die onura 2024an, 745 milioi euroko inbertsio pribatua bultzatuta
Irakurri gehiago
9 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Kaytek-ek bere teknologia esportatu nahi du digitalizazio industrialerako
Irakurri gehiago
7 urtarrila, 2025 Eraldaketa digitala
Elkarmedia “etengabeko I+Gn” dago bezeroei irtenbide digital pertsonalizatuak emateko
Irakurri gehiago
31 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
1.629 euskal ETE egon dira 2024an Eusko Jaurlaritzaren Eraldaketa Digitalerako programetan
Irakurri gehiago
18 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Gureak enpresak digitalizazioaren arloan aurkitu ditu desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu berriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak