Filtra tu búsqueda

BDIH Konexio

Konekta zaitez teknologia digitalak eta jasangarriak probatzeko azpiegitura-sare onenarekin

BDIH Konexio 2024

1,4 milioi € BDIHren eta Europako DIHen ezagutza eta tresnak aprobetxatzeko eta euskal industriaren berrikuntza-prozesuan aplikatzeko

BDIH sareak elkarrekin biltzen ditu proba eta baliozkotze arloko azpiegiturak, lantegi pilotuak eta know-how espezializatua hainbat arlotan: Fabrikazio Gehigarria, Robotika Malgu eta Kolaboratiboa, Zibersegurtasuna, Makina Adimendun eta Konektatuak, Material Aurreratuak, Sare Elektriko Digitalak eta Gailu Medikoak eta Osasun Digitala. Teknologia guzti hauek funtsezkoak dira industria digital eta jasangarri baterako.

Berrikuntza digitaleko zentroen sare horrek industria adimenduneko, energiako eta osasuneko teknologiarik aurreratuenetarako sarbidea ematen die euskal industriei eta batez ere ETE-ei, enpresa horien eraldaketa digitala modu jasangarrian sustatuz. Prestakuntzako, ikerketako, proba eta balioztapeneko eta aholkularitza pertsonalizatuko zerbitzuek laguntza ematen diete enpresei berritzeko, produktu eta zerbitzu berriak sortzeko, efizientzia eta produktibitatea hobetzeko eta industria adimendunaren erronketara egokitzeko.

BIDH Konexioa laguntza tekniko hori finantzatzeko dirulaguntzen lerroa da, teknologia digital eta jasangarrien xurgatze-gaitasuna handitu ahal izateko ekintza-plan bat edo kontzeptu-proba bat egiteko.

Horrela, BDIH Konexioren laguntza-programak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak eskaintzen ditu, gastuen % 80raino, 12.000 €-ko mugarekin BDIHko agente batekin lankidetzan garatutako proiektuetarako, 20.000 € BDIHko agente batekin baino gehiagorekin egiten bada eta 15.000 € proiektua Europako DIH batekin egiten bada.


Aprobetxa itzazu euskadiko eta europako I+G arloko ezagutza eta azpiegiturak, zure enpresak industria digital eta jasangarri batek dakartzan erronkei aurre egiteko gaitasun zientifikoak eta teknologikoak lor ditzan.

Epeak

Hasiera data: 2024-05-21
Amaiera data:
2024-10-15, 23:59retan

2023an laguntza programa honi esker:

0

Jasotako eskaerak

0

Lagundutako proiektuak

0

Emandako diru-laguntzen batez bestekoa

BDIH Konexio programaren onurak jaso dituzte Euskadiko 72 enpresak zuzenean. Aipatu beharrekoa da enpresa horietako 55 (% 76) ETE espezializatuak direla eta BDIH Konexiok bere negozioa dibertsifikatzen, merkatu berrietara iristen edo ingurune digitalean eta jasangarrian aurrera egiten lagundu diela.

Zer eskaintzen du?

Lehiakortasuna eta ekoizpen-prozesuak hobetzeko finantzaketa eta laguntza integrala

% 80ra eta 20.000ra arteko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza da enpresa bakoitzeko, adituen laguntza teknikoari esker, BDIHk edo Europako DIH batzuek eskaintzen dituzten azpiegituretara, esperimentaziora eta frogatze-aukeretara sartzeko.

Enpresak bere funtzionamenduan teknologia digitalak modu eraginkorrean ezartzeko eta erabiltzeko duen gaitasuna handitzea eta merkatuan lehiakortasun handiagoa lortzea da helburua.

Robotika malgua, fabrikazio aditiboa, zibersegurtasuna, makina adimendunak eta konektatuak, material aurreratuak, sare elektriko digitalak eta gailu medikoak eta osasun digitala.

Prozesu osoan lagunduko dizun BDIH edo Europako DIH zentroarekin konektatzen eta hura kontratatzen

Laguntza integrala

  • Laguntza eta aholkularitza tekniko aditua BDIHren zentroen bidez.
  • Aktibo teknologiko aurreratuagoetarako sarbidea.
  • Zure proiektu digitalerako esperimentazio- eta froga-azpiegituretarako sarbidea

Profesional espezializatuak

  • BDIHren edo Europako DIHren zerbitzuak kontratatzeko finantzaketa.
  • Ekintza-plan bat egiten lagunduko dituzte teknologia digitalak eta jasangarriak xurgatzeko gaitasuna areagotzeko.
  • Halaber, teknologia horien kontzeptu-proba bat egin ahal izango duzu.

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak

  • Proiektuaren gastuen % 80ra arte.
  • 12.000 eurora arte BDIHko eragile batekin lankidetzan proiektuak egiteko.
  • 15.000 eurora arte Europako DIH batekin lankidetzan proiektuak egiteko.
  • 20.000 eurora arte BDIHko eragile bat baino gehiagorekin lankidetzan proiektuak egiteko.
Norentzat da?

Euskadin kokatutako enpresa industrial edo zerbitzu erlazionatuak eskeintzen dituzten enpresentzat

  • Edozein tamainatako enpresak, autonomoetatik hasi eta enpresa handietara arte.
  • Proiektuak BDIH agente bat edo gehiago izan beharko ditu, edo DIHko agente bat, eta ekintza-plan bat edo proba pilotu bat garatuko beharko du, teknologia digitalak eta jasangarriak enpresan eransteko.
  • Ezinbestekoa da proiektuek Euskadiko lantokietan eragina izatea eta bertan egin beharko da laguntza jasoko duen jarduera.

Ezagutu teknologia giltzarriak Basque Digital Innovation Hub-eko agenteen eskutik.

Esperientziak

Lagundutako proiektu-motak:

2023eko edizioan, BDIH KONEXIOk guztira 125 proiektu-proposamen jaso zituen, enpresek gidatuta, BDIHko kideekin lankidetza estuan. Proposamen horietatik, 86 proiektu onartu ziren. Horrela, esan dezakegu BDIH Konexio programa erabat finkatuta dagoela jada, 2020an aurkeztutako 52 proiektuetatik azkez edizioan onartutako 125ra pasatuz.

%

Material aurreratuak

Material aurreratuak eta estaldurak erabiliz egindako prestazio hobeak, iraunkorragoak eta jasangarriagoak diren produktuak egiteko gaitasuna ematen duten proiektuak.

%

Makinaria adimenduna

Zure balio-katean makineria adimenduna eta interkonektatua sartzen duten proiektuak, produkzio-prozesua hobetuz eta jasangarriagoa eginez.

%

Robotika malgua

Robotika malgua eta lankidetzakoa erabiliz fabrikazio-prozesuak automatizatzen lagunduko dizuten proiektuak, eguneroko aldaketetara azkar egokitzen laguntzeko.

%

Gailu medikoak eta osasun digitala

Gaixotasunen prebentzioarekin, diagnostikoarekin, tratamenduarekin eta errehabilitazioarekin lotutako tresnak, makinak, inplanteak, erreaktiboak, softwareak, materialak edo bestelako artikuluak oinarri dituzten proiektuak.

%

Fabrikazio gehigarria

Fabrikazio gehigarria zure balio-katean sartzen duten proiektuak, zure produktuak sortzeko, diseinatzeko eta fabrikatzeko modua eraldatuz.

%

Zibersegurtasuna

Zure aktiboak, azpiegiturak eta prozesuak babestu ditzazketen zibersegurtasun proiektuak, prozesu operatiboak hobetuz eta bezeroen eta hornitzaileen konfiantza areagotuz.

%

Sare elektriko digitalak

Adimen maila handiagoko soluzio teknologikoak eta balio erantsi handiko zerbitzuak sartzen dituzten proiektuak, banatuago, digitalizatuago eta deskarbonizatuago dagoen sare-eredu baterako trantsizioa errazteko.

Gastu hautagarriak

BDIH-Konexioak aholkularitza adituaren kontratazio-gastuen % 80ra arte finantzatzen du

Eskuratu itzazu funtsezkoak diren digitalizazio eta jasangarritasunerako teknologiak Basque Digital Innovation Hub zentroko agenteen eskutik. Aprobetxa itzazu euren ezagutza eta azpiegiturak zure enpresak barneratu ditzan fabrikazio aurreratuaren, energiaren eta osasunaren erronkei aurre egiteko behar dituen gaitasun zientifiko eta teknologikoak.

12.000 eurora arte proiektua eragile batekin egiten bada eta 20.000 eurora arte batekin baino gehiagorekin egiten bada.

15.000 eurora arte Europako agente batekin lankidetzan egindako proiektuetarako, gehienez 12.000 euro izango dira proiektuarentzat eta 3.000 euro bidaia-kontzeptuetarako.

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Bai, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuetarako laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik sortutako edo fakturatutako gastuak onartuko dira.

Bai, proiektua gauzatzeko kontratatutako agenteak Basque Digital Innovation Hub zentroko gune desberdinetakoak izan daitezke.

Bai, enpresa onuradun bakoitzeko urteko gehieneko diru-laguntza diruz lagun daitezkeen bi jarduera egiteko erabiliko da, eta, beraz, erakunde bakoitzeko bi eskabide onartuko dira gehienez.

Bai, izan ere, proiektuak ebaluatzeko irizpideetako bat da “Erakunde onuradunek eta agente teknologikoek proposatzen duten lantaldearen kalitatea”.

Bai.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Eskatu hemen

Planteatu zure beharrizana laguntza eskatu baino lehen

Enpresa bakoitzak bi proposamenetarako finantzaketa jaso ahal izango du. Aukeratu ongi zure nodo teknologikoa galdetegi honetan, BDIH Konexio Agente aproposena esleitu diezazuten, eta pertsona horrek aholku eman eta dirulaguntza eskatzen lagundu diezazun!

Baduzu zure BDIH Konexio agentearen eskaintza ekonomikoa?

Zure beharrarekin galdetegia bete ostean eta dagokion BDIH nodoaren aholkulariak zure agente adituarekin harremanetan jarri zaituenean, laguntza eska dezakezu.

Lotutako laguntzak

Zure Berrikuntza-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu