Eragile guztiekin lanean ari gara etorkizuneko Industria Plana prestatze aldera. Industria produkzioa eta zerbitzu aurreratuak indartu eta ekonomiaren %40ra iristea da helburua. Horretarako, aurrera pausoak emateko unea da, eta ez inbertsioak atzera botatzeko momentua
Europak bi lan lerro finkatu ditu: energetikoa eta digitala. Euskadin bietan lanean ari ginen, eta prest gaude proiektu interesgarriak aurkezteko; transformatzaileak izango direnak eta enplegua sortuko dutenak
Hondakin industrialen politika asko landu behar ditugu. Zabortegiekin batera, industria ekoizpen prozesuak aldatu behar ditugu: ekonomia zirkularrean sakondu, berrerabilpena sustatu, CO2 isurketa murriztu, etab.
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak elkarrizketa eman du gaur goizean ETB1ean, eta bertan azaldu ditu bere Sailak legegintzaldi berri honetan izango dituen ildo nagusiak. Besteak beste, honako gai hauek aipatu ditu:
“Enpresak eta Jaurlaritza prest gaude lehiakor izateko”.
“Sailburu guztiak prest gaude eta lanean ari gara; industria plan bat prestatzen ari gara eragile ezberdinekin”.
“Bi lerro nagusi lagundu behar ditugu: batetik, daukaguna mantendu eta berritzeko, eta bestetik, kalitatezko lanpostu berriak sortzeko”
“Gure enpresak lehiakor mantendu behar ditugu etorkizunerako. Alemania adibide izan daiteke guretzat. Soldata jeitsi eta formakuntzan inbertsioa egiten dute. Enpresaren arabera eta egoeraren arabera ikusi behar den gaia da”.
“Krisi sanitarioa ez dago gaindituta, birusak eragina izaten jarraitzen du. Egoeraren unerik txarrena apirilean izan genuen. Erabat geldirik geudenean. Orain egoera konplikatuan gaude, baina ez da hain txarra”.
“Hau ez da inbertsioak atzera botazteko momentua; gaizki dauden sektoreetan formazioa ematen jarraitu behar da”.
.
Ekonomia berdeaz eta Europatik datorren laguntzaz honako hau azpimarratu du:
“Eraldatzaileak eta enplegua sortzen duten proiektuak behar dira izan”.
“Arlo publikoaren adibide bat: “Gure eraikin publiko guztiok eragin energetikoa ahalik eta txikiena behar dute izan. Proiektu hori Europar Batasunak onartzea lortuko bagenu, batetik, enplegua sortuko, eta, bestetik, klimaren aldekoa litzateke”.
“Hondakin industrialekin ekonomia zirkularra lantzea tokatzen da. Hasierako diseinua kontuan hartu behar da hondakin-kopurua murrizteko”.
“Aldaketa klimatikoari aurre egin eta ekoizpen ikuspegitik aukerak sortu daitezke”.
“Zabortegiaz haratago joan behar dugu eta hondakinen politika egin behar da”.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?