Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 21 iraila, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza Fast Track Innobideak programa Start up UP Euskadi

“Informazioa kontsumitzeko modua asko aldatu da eta zientziak ere joera horrekin bat egin behar du”

Ana Madinabeitia, Izaskun Alberdi eta Vega Asensiori elkarrizketa.
Ana Madinabeitia, Izaskun Alberdi y Vega Asensio
Ana Madinabeitia, Izaskun Alberdi y Vega Asensio,

Artearen eta zientziaren munduen artean diraute bere egunerokotasuneanzientziaren mundua irudiei esker gizarteari modu errazagoan hurbiltzekoNorArte Estudio-Visual Science euskal enpresa bultzatzen duten Izaskun Alberdi, Ana Madinabeitia eta Vega Asensio zientzialariek argi dute koronabirusaren pandemiak joera areagotu duela eta hurrengo urteetan zientziak gero eta irudi gehiago erabiliko dituela bere aurkikuntzak plazaratzeko 

Noiz sortu zen NorArte Studio – Visual ScienceZenbat pertsona lan egiten dute bertan eta zer motatako profesionalak dira 

Estudioa 2011.an sortu zen Vega Asensio doktorearen eskutik, eta 2018.an Izaskun Alberdi eta Ana Madinabeitia batu ziren. Vega eta Izaskun zientzialariak dira eta Ana Artean graduatuabaina hirurak ilustrazio zientifikoan espezializatuak daude: Izaskun eta Ana Ilustrazio Zientifikoan Unibertsitateko espezialistak diraVegakordeaurteetan zehar autodidakta moduan ikasi du lanbidea 

Zertan datza zuen enpresa 

NorArte Visual Science ilustrazio zientifikoko estudio bat da, komunikazio eta dibulgazio zientifikoa hobetzeko kalitate handiko irudiak sortzen aditua. Ondo ezagutzen dugu zientziaren munduaargitaratzeko prozesua eta erabiltzen diren formatuakinfografiakanimazioakposterrakdiagramak, memoria grafikoak, eta abar sortzen dituguGure bezeroen artean ikertzaileakmuseoak edota dibulgatzaileak daude 

2020an inoiz baino gehiago hitz egin da komunikabideetan eta gizartean zientziari buruzZientziaren inguruko irudien gorakada nabaritu duzuen NorArten?  

Bai, urteekin eskariek gora egiten dutela nabaritu dugu. Bi arrazoi nagusirengatik (1) komunitate zientifikoa bere komunikazio-helburuak betetzeko kalitate oneko irudiak erabiltzea guztiz ezinbestekoa dela konturatu delako eta (2) irudi hauek sortzeko profesional espezializatuen merkatua gero eta ezagunagoa delakoorain dela urte gutxira arte profesional mota honen existentzia ezezaguna zen.  

Aldatzen ari da Euskadin edo mundu mailan zientzia eta berrikuntza komunikatzeko modua? Arlo guztietan bezalazientzia eta berrikuntzan ere informazio eta lehia handia dagodenok gure publiko objektibora modu eraginkor batean heltzea nahi duguberazinpaktu altuko formatuak/irudiak bilatu beharra dagoEdukia ez da nahikoahau begietatik sartu beharra dagoBerazesperimentazio batean gaudela esango genukeformatu berriak bilatzen non irudia ezinbestekoa den eta adituen araberabideoak/animazioak zeregin handia izango duen 

Etorkizunera begirazein da zuen ustez gailenduko den komunikazio moduairudiena edo testuena?  

Bi hizkuntzak beharrezkoa dirabaina orokorrean irudien erabilera handitu behar da  testua osatzekohobeto eta azkarrago ulertzekohobeto gogoratzeko eta erakartzeko. Formatuaren eta hartzailearen arabera irudi/testu erlazioa aldatuko da: esaterakoherritarrei zuzentzerakoan bisualagoak izan behar garaAdituei zuzendutako artikulu zientifikoetan berriztestuek izango dute pixurik handienabaina irismen handiagoa izango dute eta askoz ulerkorragoak izango dira kalitatezko irudiekin lagunduta doazenean. 

Tokiko enpresa eta erakundeekin lan egiten duzue edo atzerriko proiektuentzat ere irudiak sortzen dituzue?  

Gure bezeroen %60 gutxi gora behera bertakoa da. Estatuan ere hainbat bezero finko ditugubatez ere KatalunianGure inguruan ikerlari eta enpresa ugari ditugu eduki zientifikoak sortzen eta garatzen dabiltzanakBaina gure arloazientziaren komunikazio bisualaez dago atzerriko zenbait herrialdetan bezainbeste garatuta oraindik. Hala ere, azken urteotan gorakada eman du bai komunikazio bisualean espezializatzea erabaki dugunon kopuruak eta baita egiten dugun lanarengatik apustu egiten duten ikerlari eta dibulgatzaileen kopuruak ere.  

Zeintzuk dira zuen etorkizunerako erronkak 

Erronka asko daudebaina gaur egun zientzialarien heziketa grafikoa hobetzea ezinbestekoa ikusten duguBerazirudiak guk egiteaz gainzientzialariek euren kabuz kalitatezko diseinuak sortzeko tresnak eta jarraibideak ematen dizkiegu ikastaroen bitartezOraingo osasun egoera dela eta, online ikastaroen formatuan murgildu gara guztizBestaldeinformazioa kontsumitzeko modua asko aldatu da eta uste dugu zientziak ere joera horrekin bat egin beharko lukeelaAnimazioa horretarako formatu ezinhobea dela sinisten duguedozein gailutan eta denbora motzean informazio asko transmititzeko aukera ematen baitiguHorregatikformatu animatuetan eta interaktiboetan sakontzen jarraitu nahi dugu etorkizunean. 

Lotutako albisteak

14 Azaroa, 2024 Berrikuntza
RK Informatikak laneko bajak murrizteko Crossfita eskaintzen du
Irakurri gehiago
29 urria, 2024 Berrikuntza
Fabrikak eskuliburu bat argitaratu du ‘lan-kultura berria’ izenekoa ezartzeko gakoekin
Irakurri gehiago
17 urria, 2024 Azpiegiturak
P4Q: “Garrantzitsua da lan-giroa parekidea dela senti dadin”
Irakurri gehiago
24 iraila, 2024 Berrikuntza
Gesklima: “Hazinnovak gure barne baliabideak hobeto optimizatzen eta eraginkortasuna hobetzen lagundu digu”
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Berrikuntza
Álvaro Martínez de Lagos (Ulma Handling Systems): “Intralogistika robotizatuaren sektorea hazkunde handiko momentu paregabean dago”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak