Teknologia berriak, APP-ak, bideojokoak eta azken berrikuntza teknologiko eta kontzeptualak musikaren munduan eta kultura eta sormen-industrietan: BIME PRO StartUP . Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak, beste erakunde, entitate eta enpresen artean, lankidetzan dihardute ekimen honetan.
Inbertitzaileen partaidetza handiari esker, BIME PRO Start Up! Estatuko ekitaldirik puntakoenetako eta sormen-industrien startUPak bultzatzeko topagune garrantzitsua bihurtu da.
STARTUP COMPETITIONDeialdi honen bidez, urriaren 12ra arte zabalik egongo dena, nazioarteko lehiaketa hau musikarekin zuzenean edo zeharka lotutako proiekturik berritzaileena eta etorkizunik handiena duena hautatu eta lagundu nahi du, startup irabazlea Trade Mission a South Summit batekin sarituz.
ZURE BURUA NABARMENDU EZAZU VILLAGE VIRTUAL-ean
Jasotako proposamen guztietatik, 16 Startup Village Birtualaren parte izango dira, erakustoki bat non hautatutako proiektuek beren funtzionalitatea eta zerbitzuak ezagutarazi ahal izango dute, negozio-aukera berriak sustatzeko eta beste ekintzaile eta inbertitzaile parte-hartzaileekin sinergiak sortzeko. Modu honetan, finalistak ez diren proiektu guztiek nazioarteko lehiaketak eskaintzen dituen tresnak eta networking-a eskuragarri izango dituzte.
ETA ERAMAN EZAZU HURRENGO MAILARA
Hasierako fasea amaituta, 8 startup zuzenean finalera igaroko dira. Hauek, bere proiektuak 6 minutuko pitch batean aurkeztu beharko dituzte sektoreko profesional onenetako batzuek osatutako nazioarteko epaimahai baten aurrean.
Informazio gehiago eta deialdiaren OINARRIAK. Izen-ematea HEMEN.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?