Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 iraila, 2020 Berrikuntza Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Smart Industry Programa

SPRI Taldeak Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean parte hartuko du

Kongresua telematikoki egingo da urriaren 20an eta 21ean

 

SPRI Taldeak, enpresen garapenerako euskal agentziak, Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean parte hartuko du. Kongresu hori telematikoki egingo da urriaren 20an eta 21ean. Ekitaldian aztergai hartuko da kudeaketa aurreratuaren bilakaera, krisi bati aurre egiteko modua edota erantzukizun soziala.

 

Kongresua beste jarduera batzuekin osatuko da. Jarduera horiek urriaren 19tik 30era egingo dira, eta, besteak beste, kudeaketa aurreratuari buruzko gaiak landuko dira, bai industria arlokoak, eta  bai osasunarekin edo hezkuntzarekin zerikusia dutenak. Hala, formatu desberdinetako hogeita hamar bat saio egingo dira (presentzialak, streaming bidezkoak edo onlinekoak), 45etik gora erakunde antolatzaileren eskutik.

 

Kongresuak iraungo duen bi egunetan –esteka honetan daude egitaraua eta izen-emate inprimakia- lau bloke tematiko handi landuko dira: Krisien kudeaketa, Kudeaketa markoak, Kudeaketa aurreratua eta pertsonak, eta Erantzukizun soziala eta GJHak. Helburua da kudeaketaren munduan gaur egun nagusi diren joerak islatzea. SPRI Taldeak lau aurkezpen egingo ditu.

Hilaren 20an aztergai hartuko da krisien kudeaketa, eta aukera gisa eta arlo desberdinetako jardunbide egokien bitartez landuko da. SPRI Taldeak Covid-19aren garaian eginiko barne-komunikazioko lana aurkeztuko du. Euskadiko Teknologi Parkeen Sareak hizpide hartuko du nolako aldaketak jasan dituen bezeroekiko harremanak pandemiaren ondorioz.

 

Egun horretan, SPRI Taldean integratutako Zibersegurtasunerako Euskal Zentroak azalpen bat emango du zibersegurtasunari, bezeroei, 4.0 Industriari eta gazteleraz 3R deritzanari -Eutsi (Resistir), Berreraiki (Reconstruir) eta Berritu (Renovar)- buruz duen ikuspegiaz.

 

Urriaren 21ean, berriz, kudeaketa aurreratua eta pertsonak hartuko dira aztergai, eta askotariko gaiak landuko dira jardunbide egokien eta azterketen bitartez, hala nola, profesionaltasuna, kontziliazioa eta telelana. Azkenik, SPRIk azterlan baten ondorioak aurkeztuko ditu, zeinetan ikertu den zein den emakumearen lidergoa industrian krisi-testuinguruetan eta nazioarte mailan.

Lotutako albisteak

19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua
Irakurri gehiago
7 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori emango dizkiete 2024ko Joxe Mari Korta sariak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak