Robotikaren integrazioa enpresek lan egiten duten 4.0 industriaren alderdietako bat da, baina, hura txertatzeko prozesuan, batzuetan zalantzak sortzen dira, betetzen duten espazioari buruz eta segurtasunari buruz hain zuzen ere. Inser Robotica euskal enpresak, ekoizpen-linearen amaiera automatizatzen espezializatuta dago eta 2021ean beste urrats bat emango du enpresetan elkarlaneko robotak txertatzeko, kasu honetan paletizatzeko diseinatuta daudenak.
Enpresak berak duela bi urte adierazi zuenez, “ez da nahikoa robota pertsona detektatzea, ekoizpen-prozesuak elkarlanekoak izan behar dira”. Ildo horretatik aurrera egiteko, Inser Roboticak paletak mugitzeko zelula bat sortu du, ekoizpen-linean beste robot batzuek baino espazio txikiagoa erabiltzen duena, eta, aldi berean, zenbait bezerok Bizkaiko konpainiari robotak sartzeko unean helarazi dizkioten “segurtasunari buruzko zalantzak ezabatzen” dituena.
Soluzio honek arriskuen ebaluazioak gainditu ditu, eta arau zorrotzenetara egokitu da. Horri esker, elkarlaneko robotak segurtasun-eskanerrik gabe lan egin dezake, 1.500mm-tik behera dagoenean. Kota hori gaindituta – langileen buruen gainetik fardelak mugitzen dituztenean, arriskua areagotzen delako–, bi eskanerrek kobotak lan egiten duen ingurunea behatuko dute, hesien beharrik gabe.
Eremu horretan inor ez badago, robotak ahalik eta abiadura handienean jarduten du, baina pertsona batek kanpoko eremua inbaditzen badu, bere jarduera murrizten du, eta jarduera hori berreskuratu egiten du eremua irekitzean. Eskanerrek barneko eremu hurbilago batean pertsonak detektatzen dituztenean, jarduera etengo dute eta ez dute berriro hasiko pertsona batek kontrakoa adierazi arte.
Robot bat adoptatzea
Inser Roboticak enpresei proposatzen die elkarlaneko robotak “hilabete batzuetan” zehar adoptatzea –renting edo ordainketa formularen bidez–, bai erosi aurretik probatzeko, bai unean uneko ekoizpen-gailurrei aurre egiteko. Produktu “estandarra eta pertsonalizagarria” da, konpainiak adierazi duenez.
Robotak konfigurazio-laguntzaile bat du, programatzaile lana egiten duena, paletizatu nahi diren kaxen tamaina sartuz. Laguntzaile honek errealitate areagotua erabiltzen du kokapena zehazteko, eta “enpresa baten profil tekniko bat” duen edonork kobota martxan jartzeko aukera ematen du. Inser Roboticak aukera ematen du bezeroak berak instalatzeko eta linea batetik bestera mugitzeko, bitartekaririk behar izan gabe.
Konpainiak adierazi duenez, laguntzaile horrekin produktibitatea % 20 handitzen da programazio tradizionalarekin alderatuz, lekualdatze eraginkorrenak kalkulatzen direlako, eta mugimenduak % 30 arinagoak dira. Azken honek “osagai mekanikoen iraunkortasuna hobetzen laguntzen du”.
4.0 industria, teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatuz, SPRI Taldearen lehentasunetako bat da, eta hori lortzeko SPRIren aldetik lotura teknologiko bat bezala jarduten dugu, euskal enpresek 4.0 soluzioak eskura ditzaten, hala nola laguntzak eta prozesu osoan zehar arlo horretako profesionalen laguntza. Informazio gehiago hemen.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?