Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek eta EAEko hiriburuetako hiru udalek datu irekien bi lehiaketa antolatu dituzte, open data kultura eta datuen berrerabilpena sustatzeko asmoz.
Azken urteotan, Open Data mugimenduak indar handia hartu du mundu luze-zabalean; izan ere, herri administrazioak euren datuak irekitzen hasi dira berriz erabiltzeko moduko euskarrietan eta erabilera-lizentzia irekien bidez. Open data Euskadi (http://opendata.euskadi.eus) Eusko Jaurlaritzaren datu-irekien ataria da; 6000 datu multzo baino gehiago ditu bere datu katalogoan eta 10 urte baino gehiagoko ibilbidea du.
Testuinguru honetan, open data kultura eta datuen berrerabilpena Euskal Herrian sustatu nahian, datu-irekien bi lehiaketetarako izen-emate epea zabaldu da:
Ideia lehiaketa
Lehiaketa honek bi ideia hoberenak sarituko ditu, zerbitzu, ikerketa, web-aplikazio edo gailu mugikorrentzako aplikazio bat sortzeko baliagarri izan daitekeena. Ideia horrek datu irekiak erabili beharko ditu. Ez da beharrezkoa garapen edo programazio ezaguerarik izatea eta edozeinek har dezake parte. Ideia dokumentu batean azaldu eta dokumentu hori inskripzioa egitean erantsi besterik ez da egin beharko.
Aplikazio lehiaketa
Lehiaketa honek datu irekiak erabiltzen dituen bi proiektu hoberenak sarituko ditu: zerbitzuak, ikerketak, web-aplikazioak edo gailu mugikorrentzako aplikazioak aurkeztu ahal izango dira.
Anima zaitezte eta parte hartu!
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?