Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 urria, 2020 Ekintzailetza Eraldaketa digitala I+G Industria adimenduna Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

Xabetek sektore eolikoari haize-sorgailuetatik jasotako datuetarako sarbide garden bat errazteko tresna berria sortu du

Lankidetza-gune horrekin, datuak prozesatzeari eta aztertzeari esker, enpresa eolikoek lehiakortasuna hobetu dezakete.
Xabet

Xabet enpresa eolikoen lana errazteko helburu duen lantalde baten buru da. Lantalde horretan sektoreko hornidura-katearen lehiakortasuna hobetzeko, haize-sorgailuetatik jasotako datuetarako sarbidea erraztea bilatzen da. “Haize-sorgailuen datuak partekatzea” izeneko taldea irailaren 25ean hasi zen lanean Euskadiko Energia Klusterraren bultzadarekin. 

Donostiako konpainia 2018. urtearen hasieran sortu zen, eta industriaren, energiaren eta, duela gutxi, osasunaren arloko tresna digitaletan aditua da. “Sektore eolikoko hainbat eragileren arteko lankidetza-ingurune bat sustatu nahi dugu, aktibo eolikoen datuak eta lotutako hornidura-kate osoa modu eskuragarriago eta gardenagoan erabili ahal izateko”, azaldu du Alberto Conde Mellado, euskal enpresaren buruak. 

Bildutako datuen trazabilitatea eta konfidentzialtasuna bermatzeko, lantaldeak teknologiak aztertzen ditu, International Data Spaces Association (IDSA) delakoaren estandarretan oinarrituta, informazioaren jabeak datuei emango zaien erabileraren gaineko segurtasuna izan dezan. “Jabeak zehatz-mehatz jakin ahal izango du zer gertatzen den ekipoetan; noiz, nork eta nola eskuratzen diren datuak, eta, adibidez, negozio ereduak ere planteatzen ari dira partekatzea sustatzeko”, gaineratu du Melladok. 

Xabetetik azpimarratu dutenez, “IDSA estandarra erabakigarria da proiektu honetarako”, datuaren segurtasuna eta trazabilitatea bermatzen baititu. Tecnaliak sortutako teknologia hori, Xabeten plataforma digitalean txertatuko da, eta horrek “lankidetza-lanerako espazio bat ahalbidetuko du”. Horrela, sektoreko informazioa aztertzeko tresna “berri eta espezifiko bat” sortuko da, izan ere, gaur egun, “osagaien fabrikatzaileek ez dute plataforma edo teknologia espezifikorik, eta ez dute datuen analitikaren arloan aditua den talderik, ez baitira beren ekoizpenaren eta egungo negozioaren elementu zentralak”. 

Xabetek, lantalde horretan ez ezik, Energia Klusterrak gidatutako DOC-OFF proiektuan ere parte hartzen du, itsas aerosorgailuen datuak biltegiratzean eta aztertzean oinarrituta dagoena. Konpainia digitalak plataforma batekin lan egiten du proiektu honetan, adimen artifiziala eta datuen analitika erabiliz, azpisistemetatik iristen diren datuak islatzen dituena, adierazle kritikoenak hobetu ditzaketen ekintza egokiak aurreikusteko. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.  

Lotutako albisteak

26 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Biribil Ecolabek erabilitako materialei bigarren bizitza bat ematen laguntzen du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak