Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 urria, 2020 Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

Tapia: “Cybasque-k gure enpresa-sarea sendotuko du, eta euskal ekosistema nazioarteko erreferentziazko hub bilakatzen lagunduko du”

 Gaur goizean, zibersegurtasuneko euskal enpresen elkartearen batzar eratzailea izan da. Sailburuak nabarmendu du digitalizazioa eta zibersegurtasuna elkarri lotuta daudela, eta elkarte sortu berriari bereziki ETEak bultzatzeko eskatu dio
Arantxa Tapia sailburua, aurkezpenean.

 

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, gaur, CybasqueZibersegurtasuneko Euskal Enpresen Elkartearen batzar eratzailea itxi du. Batzarra Bilbon izan da. Tapiak esan du Europako ekosistema digitala eratu behar dela, ongizatezko gizartearen eredua finkatuko duena. Eta, horren haritik, Cybasquek euskal enpresa-sarea sendotzen lagunduko du, eta euskal ekosistema nazioarteko erreferentziazko hub bilakatzen lagunduko du.

 

Tapiak gogorarazi du Cybasqueren aurkezpena otsailean egin zela, San Franciscoko RSA Conference-ren inguruan, baina Eusko Jaurlaritza, ordurako, ari zela Agenda Digital handian lanean, “bereziki ekonomia- eta industria-jarduerara bideratuta, lehiakortasun-palanka gisa. Enpresen digitalizazioa –esan du–, bereziki ETEena, gure xedeetako bat izan da, eta horretan jarraituko dugu biziago lanean”.

 

Sailburuak azpimarratu du Covid-19-ak eragin duen krisiak agerian utzi duela enpresa digitalizatuenek arinago eta malgutasun handiagoz erantzun dutela, eta enpresa guztiek bizkortu dutela beren hobekuntza digitalerako prozesua. “Kasurik txarrenean ere, enpresek beharrizan-egoera batetik bizirik ateratzeko senak eraginda erreakzionatu dute. Baina enpresa batzuk, bestalde, derrigorrezko sustapen digital horretan negozio-nitxo berrietarako aukera ere aurkitu dute”.

 

Geure ibilbide-orria

Etorkizunera begira, sailburuaren iritziz teknologia digitalak eta teknologia berdeak suspertze ekonomikoaren eragile nagusiak izango dira. Alde horretatik, Cybasqueren eginkizuna ezinbestekoa da; izan ere, industrian zibersegurtasuna aplikatzea sustatuko du. “Euskadin ETE ugari dago –esan du–, eta, beraz,  zeuori eskatzen dizuet, mesedez, laguntzeko”.

 

Europako Batzordeak iragarri dituen funtsak direla eta, Tapiak honako hau esan du: “alerta egon behar dugu, eta funts horiek eskuratzeko adimenez lan egin. Baina, hori bai, Euskadin egin dugun bidea ikusita, ez gara despistatu behar eta ez ditugu despistarazten utzi behar. Aurretik geneukan ibilbide-orriari jarraituko diogu. Beharrezkotzat jotzen ditugun proiektu estrategiko eta eraldatzaileak sustatuko ditugu. Lehendabizi, gure ahaleginaren eta baliabideen bitartez, eta, gainera, posible bada, sustapena handiagoa izateko eta bizkortzeko aukera emango duen Europako laguntzaren bidez. Baina gure eraldaketaren ibilbide-orria, kasu honetan digitalarena, guk geuk ezarri behar dugu”.

Cybasque zibersegurtasuneko euskal enpresen elkartea sortu da

Gaur goizean ofizialki eratu da Euskal Herriko Zibersegurtasun Industrien Elkartea, Cybasque, Eusko Jaurlaritza – SPRI Ikuspegi Estrategikoari eta ETAI-GAIA sektoreko zibersegurtasun enpresen aitzindaritzari esker. Elkarte berri honen helburua hurrengoa da: «euskal enpresen zibersegurtasunaren inguruko teknologia eta ezagutza eskaintza pribatua antolatzea, enpresak sentsibilizatzea eta Euskadi hazkundean dagoen sektorean kokatzea».

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroa – Basque Cybersecurity Centre (BCSC) duela bi urte sortu eta gero agertu da Cybasque SPRI taldearen eskutik euskal zibersegurtasun ekosistema sustatu nahian. Cybasquek eta BCSCk beren ekintza osatuko dute lankidetza publiko-pribatuko gunea eratuz misioak arrakasta izan dezan.

EBaren kalkuluen arabera, Europak milioi bat langile gaitu baino gehiago beharko ditu zibersegurtasunaren eremuan hurrengo urteetan, eta Euskadiko enpresen % 85ek adierazi du handituko duela inbertsioa industria-zibersegurtasunean. Eskaera honi aurre egiteko, Cybasquek gaitasuna garatzeko programak eskainiko ditu, sektoreko eragileen eta euskal ehun produktiboaren arteko aliantzak sustatuko ditu, zibersegurtasun azpiegiturak sortzen lagunduko du eta enpresa kideen nazioartekotzea landuko du. Xabier Mitxelena izango da Cybasqueko elkarteburu. Elkarteak 42 enpresa biltzen ditu, eta aldi berean GAIA taldearen parte da, 270 Ezagutza eta Teknologia Aplikatu enpresa baino gehiagok osatzen dutena.

Beste ekintza batzuen artean, Cybasquek nazioartekotzen lagunduko die kideei garrantzi handiko proiektuetarako aliantzak sortuz. Era berean, zibersegurtasunerako langile gaituak bilatu eta eratzeko esfortzua handituko du, hau baita eremua garatzeko behar handienetako bat. Mitxelenaren hitzetan, «zibersegurtasunak ibilbide profesionalak garatzeko aukera ematen du langabezia ia existitzen ez den eremuan. Trebakuntza garaitzailea da». Hurrengo hilabeteetarako ekintza-ildoen artean, halaber, Cybasquek elkarlan-foroak sortuko ditu garapen teknologikora eta teknologia berri eta aplikazioetarako I+Gera zuzendutako enpresen artean.

Zibersegurtasuna, zenbakietan

  • Zibersegurtasunak 130 bilioi euroko balizko merkatua suposatzen du mundu osoan 2022rako, eta negozio-bolumenak % 12 eta 15 artean egingo du gora. Gaur egun, merkatu honen helmena 71.000 milioi eurokoa da eta 594 milioi lanpostu sortzen ditu.
  • Ziberkrimenak 535.000 milioi euro galaraziko ditu 2021ean. (6 trilioi dolar)
  • Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren ikerketa baten arabera, non Euskadiko 90 industria-enrpesak hartu zuten parte, % 85ek uste du inbertsioak industria-zibersegurtasunean gora egingo zuela; aldiz, % 15ek bakarrik uste du mantenduko duela. Inork ez du uste murriztuko denik.
  • 2018ko irailean, Europar Batzordeak onartu zuen 2000 milioi euroko inbertsioa 2021 eta 2027 urteen artean zibersegurtasun eremuan gaitasun teknologikoak garatzeko diru-laguntzetan. Honek adierazten du merkatu bakar digitalaren aldeko apustua, non lehentasuna duen azpiegiturak, gobernuak, negozioak eta hiritarrak babestea.
  • Erronka honi aurre egiteko, 5200 lanpostu behar dira, unibertsitateko titulua edo lanbide heziketa.

 

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak