Azti teknologia-zentroak, BRTA euskal aliantzako kideak, elikadura ohiturak hobetzeko eta nutrizio osasuntsua sustatzeko gomendio pertsonalizatuak emateko gai den ASSIST plataforma interaktiboa garatu du, batez ere haurrak dituzten familientzat. Plataformarekin batera aplikazio mugikor bat dago Android eta IOSentzat irailetik.
Tresnak erabiltzaileen erosketa-portaerak, iritziak, lehentasunak eta jarrerak jasotzen ditu, aldizkako banakako inkesten, foro tematiko baten eta familiek emandako supermerkatuko tiketen azterketaren bidez. Horretarako, beharrezkoa izango da familiak erregistratzea eta aplikazioa deskargatzea. Informazio hori guztia bildu ondoren, ASSISTek ikaskuntza automatikoko adimena (machine learninga) eta ikerketa soziala aplikatzen ditu kontsumitzaileen portaera ezagutzeko, bereziki haurrak dituzten familiena.
Azterketa hau amaitzen denean, tresnak profil bakoitzera egokitzen diren eta beharrezkoak diren elikadura ohituren aldaketak proposatzen ditu. “Teknologia hauen bidez egiten diren ekintzak askoz eraginkorragoak eta arrakastatsuagoak dira”, gaineratu du Elena Santa Cruz proiektuaren arduradunak eta Aztiko elikagai berrietan adituak.
Aztiren ustez, plataforma hori “interesgarria izango da elikagaien industrientzat ere; izan ere, familien kezkak hobeto ezagutzeak aukera emango die industria horretako eta ostalaritzako enpresei beren targetak hobeto zehazteko, elikagai berriak diseinatzeko edo egungo zorroa egokitzeko. Hori dena, informazio fidagarria izanda eta egungo joerei erantzuteko aukerak izanda, etekinak handitzea sustatuz, eta hori eskertzekoa da egungo ziurgabetasun egoeran”.
Tresna erabiltzeko bigarren aukera hori kontuan hartuta, bai plataforma eta baita app-a ere Aztiko Kontsumitzaileen Ikerketa eta Zientzia Sentsorialen Laborategiak elikagaien industriari eskaintzen dizkion zerbitzu eta irtenbide zorrora gehituko dira.
Horrela, eta datu anonimoen bilketari eta “analisi fidagarri” bati esker, familien beharrei eta elikagaien eta ostalaritzaren industriarenei erantzutea ahalbidetuko da; izan ere, “familien elikadurari buruzko iragarpen-ereduak egin ahal izateaz gain, posible izango da elikadurarekin lotutako erabakiak hartzea erraztea, bizimodu osasungarriagoak sustatzea, kontsumitzaileen konfiantza kuantifikatzea eta hobeto segmentatutako elikadura hezkuntzako kanpaina eraginkorragoak egitea”, zehaztu du Santa Cruzek.
Aztirekin batera, EIT Food partzuergo europarrak finantziatutako proiektu hau garatzen ari dira AITalentum adimen artifizialeko enpresa, Grupo AN elikagai-kooperatiba eta Turingo eta Helsinkiko unibertsitateak.
Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino,SPRI Taldeak Hazinnova eta Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?