Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 urria, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G BIND Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Onkoexp, paziente onkologikoen esperientzia hobetzeko euskal plataforma adimenduna

LKS Next, Diaradesign eta IMQ Zorrotzaurre klinikak, Mondragon Unibertsitatea eta Vicomtech zentro teknologikoen parte-hartzearekin batera, proiektua garatu dute

Minbizia duten pertsonen erdiak baino gehiagok antsietate, depresio eta ondoez emozionalaren sintomak ditu, eta horietatik % 30ak nahasmendu psikologikoak ditu. Gainera, ohikoa da pertsonek zailtasun fisiko, sozial, estetiko, ekonomiko eta laboralak izatea. Egoera horrek guztiak eragin handia du pazienteen errekuperazioan eta ondorengo bizimoduan, eta beharrezkoa da diziplina anitzeko ikuspegi berriak planteatzea. Formula pertsonalizatuen bidez, tratamendu kliniko tradizionalak ez ezik, gaixotasunari modu positiboan eta bizi-kalitate handiagoarekin aurre egiteko behar den euskarri soziala, fisikoa edo psikologikoa ere eskaintzen zaio paziente mota bakoitzari. 

Onkoexp proiektuak pazientearen arretari ikuspegi integral bat ematea proposatzen du. Pazienteari buruzko informazio ez-klinikoa bermatzen die profesionalei, ingurune osasungarriago batbihozberago bat eta baikorrago bat sustatzen laguntzeko. Horrela, tratamenduei eta bizi-kalitateari ematen dien erantzuna hobetzen laguntzen du. “Ikuspegi horrek prozesuak pazientearengana bideratzen lagunduko du, haien dimentsio emozionalak eta sozialak ere kontuan hartuta”, azaldu du Maria Ortiz LKS Next enpresako proiektuko arduradunak. 

Helburu horrekin, Mondragon Korporazioko (LKS Next eta Diaradesign), IMQ Zorrotzaurre Klinikarekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Vicomtech zentro teknologikoarekin batera, kontzorzio bat sortu dute, paziente onkologiko guztien informazioa modu sistematikoan biltzeko TIC plataforma bat sortzea planteatzeko, pazienteen zuzeneko informazioa jasotzen duten galdetegi estandarrei jarraituz, PROMS (patientreportedoutcomesmeasures) eta PREMS (patientreportedexperiencemeasures) adierazleetan oinarrituta. Osasun-profesionalei pazienteekiko komunikazioa erraztuko duen tresna bat ematea da helburua; pertsona bakoitzarentzat egokienak diren zerbitzu pertsonalizatuak gomendatzeko sistema bat sortzearekin eta iragartzeko eredu batekin batera, narriadura-arriskua aurreikusteko eta pazienteen profilen balizko aldaketak zehazteko. 

Proiektua hasi zenetik, zuzenean lan egin da pazienteekin eta profesional onkologikoekin, benetako beharrak eta proposatutako soluzioen balioa identifikatzeko. “Proiektuaren gakoetako bat pazienteen eta profesionalen parte-hartzea izan da, azterketa, sorkuntza eta testatze prozesu osoan zehar”, adierazi du Olaia Irulegi Diaradesigneko proiektuaren arduradunak. 

Lehen prototipoak IMQko paziente eta profesionalekin testatzen ari dira, eta 2021. urtearen amaierarako lehen bertsioa izatea aurreikusten da. “Onkoexp bezalako irtenbideak guztiz bat datoz osasun-zentro pribatu gisa dugun estrategiarekin; izan ere, ospitalearen kontzeptu bihozberago baterantz goaz, pazientearen eta haren ingurunearen esperientzia hobetzean zentratuta”, gaineratu du Isabel Urrutiak, IMQ Taldeko Pazientearen Kalitate eta Segurtasuneko arduradunak. 

Lotutako albisteak

27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Lehendakariak Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori eman dizkie Joxe Mari Korta 2024 sariak
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak