Existitzen den produkzio-egitura indartzearen aldeko apustua egin du Tapiak eta hiru trantsizio nagusien inguruan —energia- eta klima-trantsizioa, trantsizio teknologikoa eta digitala, eta trantsizio soziosanitarioa— sortzen diren aukerak aprobetxatuz
Erronken artean azpimarratzekoak dira Energia Trantsizioko eta Klima Aldaketako Legea, I+G+b arloan % 6 inbertitzeko apustuari eustea edo Enpresa Ertain eta Txikiak batez ere kontuan hartuz enpresei laguntzak ematea
Berotegi-efektuko gasen murrizketa, ekonomia zirkularra sustatzea eta Bioekonomia izango dira klimaren aldeko ekintzaren eta hondakinen kudeaketaren ardatz
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu ditu, bere sozietateekin batera, legealdi honetan jorratuko dituen gobernu-printzipioak, jarduketa-ardatzak, helburuak eta proiektu nagusiak. Honako eginkizun hau izango dute:
Enplegua sortzeko suspertze ekonomikoa areagotzea, eraldaketa digitala, ekologikoa eta soziosanitarioa egitura produktiboaren lehiakortasuna indartzeko aukera gisa onartuz, eta ingurumeneko irizpideak sektore-politika guztietan integratzea, ez baldintzatzaile gisa, baizik eta balioa handitzeko lehiaketa-faktore gisa.
Arantxa Tapia buru duen sailak bere gain hartuko ditu Iñigo Urkullu lehendakariak datozen lau urteetarako ezarri dituen Herri-gobernuaren hamar helburuetako bost:
Arantxa Tapiak Legebiltzarreko taldeei azaldu die lan hori nola gauzatuko duten. Helburua da “existitzen den produkzio-egitura indartzea eta hiru trantsizio nagusien inguruan —energia- eta klima-trantsizioa, trantsizio teknologikoa eta digitala, eta trantsizio soziosanitarioa— sortzen diren aukerak aprobetxatzea”.
Energia Trantsizioko eta Klima Aldaketako Legea, I+G+b arloan % 6 inbertitzeko apustuari eustea edo Enpresa Ertain eta Txikiak batez ere kontuan hartuz enpresei laguntzak ematea erronka garrantzitsuak izango dira. Bertan jada lanean ari da lau sailburuordetzen eta zortzi erakunderen inguruan egituratutako talde bat:
Gobernu-helburuak bete ahal izateko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak lan egingo du enpresa-ehunari azpiegitura berriak —ukigarriak eta ukiezinak— emateko, adibidez, Data Center, Adimen Artifizialeko Zentroa edo 5G sarea.
Euskadi 2030 Lurralde Plan Sektorial berriak, Jasangarritasunari buruzko Legearen garapenak eta Energia Trantsizioko eta Klima Aldaketako lege berriak energia berriztagarrien iturriak areagotzen lagunduko dute, fracking gabeko Euskadin, eta gasa trantsizioko energia gisa mantenduz.
Berotegi-efektuko gasen murrizketa, ekonomia zirkularra sustatzea eta Bioekonomia izango dira klimaren aldeko ekintzaren eta hondakinen kudeaketaren ardatz; hala, adibidez, industria-hondakinen zentro publiko berria sortzea oso garrantzitsua izango da legealdi honetan.
Euskadin elikagaien ekoizpena handitzea izango da legealdiko beste helburuetako bat, lehen sektorea eta elikaduraren tokiko katea sustatuz, eta lurralde-oreka handiagoa bermatzea, landa eta itsasertzeko nukleoetan bizi diren eta lan egiten duten pertsonei bizi-kalitatea eskainiz.
Genero-ikuspegia eta aukera-berdintasuna lan-arlo guztietan agertuko dira: teknologiaren arloan, industriaren arloan eta lehen sektorean. Premiazkoa da emakumeak sektore guztietan duen eginkizuna txertatzea eta ikusaraztea.
AURKEZPENA
INDUSTRIA
Helburua: Industria eta zerbitzu aurreratuak BPGren % 40ra iristea
Testuinguru estrategikoa eta arauemailea: 2020-2024 aldirako Industria Plan berria
Jarduera-ildo nagusiak: -tokiko balio-kate berriak diseinatzea klusterrekin
– Gure industria-sarea bultzatuko duten proiektu estrategikoak bultzatzea.
– ETEei laguntzeko tresnak, lehiakortasuna hobetzeko, finantzaketa barne.
– Osasun-industria indartzea Basque Health Clusterren eskutik
Arreta berezia:
4.0 industria eta zerbitzu aurreratuak
• ETEen modernizazioa eta digitalizazioa
• Digitalizaziora bideratutako profesionalen prestakuntza eta gaikuntza
Azpiegitura digitalak eta ez-digitalak
• Industrialdeetan, parke teknologikoetan eta portuetan azpiegiturak modernizatzea, prest jartzea eta efizientzia
• Enpresa-sarearen zerbitzura dauden azpiegitura ukigarri edo ukiezin berriez hornitzea.
Lurzorua
• Dagoeneko urbanizatuta dauden eta erabiltzen ez diren lurzoruak eta/edo instalazioak berrerabiltzea
• Parke teknologikoen espazioak garatzea eta zabaltzea
Eremu kaltetuak eta zailtasunak dituzten enpresak
• Diskriminazio positiboa eremu behartsuetan (EBko zuzentarauaren arabera)
• Eskualdeko plan estrategikoak egitea
• Zailtasunak dituzten enpresak berregituratzea
Ekintza berriak eta/edo azpimarragarriak:
Industria Garapena
• Renove Makineria Plana
• Inbertsiorako laguntzak (Gauzatu,
Industria 4.0 eta Zerbitzu Aurreratuak
• BDIH Konexio programa
• Robotikara egokitzeko Renove 4.0 planak eta Digitalizazioa
• ETEen zibersegurtasuna programa Azpiegiturak
• Basque Artifical Intelligence Center
• Data Center publiko pribatu berria
• Banda zabal ultralasterra osatzea
• 5 g-ko luzapena, dagoen proiektu pilotutik abiatuta
Lurzorua
• Lurzoru kutsatuak eta degradatuak balorizatzeko eta sustatzeko finantzaketa-funtsa
Eremu kaltetuak eta zailtasunak dituzten enpresak
• Ezkerraldea Meatzaldeko Parke Teknologiko berria garatzea
• Indar, Bideratu Berria eta Bideratu Covid programa
Proiektu estrategikoak. Adibideak:
• Ibilgailu autonomo eta konektatuaren proiektua
• Hidrogenoaren estrategiari laguntzea
NAZIOARTEKOTZEA
Helburua: enpresen nazioartekotzea Coviden egungo nazioarteko testuingurura egokitzea
Testuinguru estrategikoa eta arauemailea: enpresak Nazioartekotzeko 2020-2024 Plan berria
Jarduera-ildo nagusiak
• Adimen lehiakor aurreratuaren eredua
• Kanpoko sarea indartzea
• Inbertsioak Euskadira erakartzea
• Aldebiko akordioak eskualdeekin Kanpo Ekintzarekin lankidetzan
• Enpresak nazioartekotzeko finantza-laguntza
• Nazioarteko merkatuetan espezializatutako profesionalak gehitzea
• Euskadi Basque Country marka indartzea eta bultzatzea
Ekintza aipagarriak
• Kanpoko sareko bulego berriak irekitzea
• Beint bekak eta Global Training bekak
IKERKETA ETA BERRIKUNTZA
Helburua: I+Gko konbergentzia lortzea Europako batez besteko inbertsio eta emaitzekin –, eta Euskadi Europako berrikuntza-gune bihurtzea.
Testuinguru estrategikoa eta arauemailea: PCTi 2030 berria + RIS3 estrategia
Jarduera-ildo nagusiak:
• Bikaintasuna, merkatuarekiko hurbiltasuna eta espezializazioa
• I+G RIS3ren arlo estrategikoetan eta aukera-nitxoetan ardaztea
• Zahartze osasungarria, mugikortasun elektrikoa eta ekonomia zirkularra ikertzeko ekimen eragileak
• Berrikuntza “azken miliaraino” zabaltzea
• Erosketa publiko berritzailea
• Industria-doktoretzak sustatzea, emakumeen parte-hartzea eta lidergoa bereziki sustatuta
Ekintza aipagarriak
• Urtetik urterako aurrekontua +% 6 handitzea I+G+Brako
• I+G arloko 120 proiektu estrategiko bultzatzea
• Berrikuntza ez-teknologikoko laguntza-programak
• Hazinnova: ETEen berrikuntzarako laguntzak
EKINTZAILETZA BERRITZAILEA
Helburua: enpresa teknologikoen sorrera % 10 handitzea eta Euskadi tokiko industriarekin lankidetzan arituko diren nazioarteko startup-en ekosistema traktore gisa kokatzea
Testuinguru estrategikoa eta arauemailea: 2020-2024 Ekintzailetza Babesteko Erakunde arteko Plan berria
Jarduera-ildoak:
• Espiritu eta kultura ekintzailea sustatzea
• Aholkularitza eta laguntza BICen bidez (enpresa-berrikuntzako zentroak)
• Aholkularitza-, mentoring- eta coaching-zerbitzuak
• Finantza- eta inbertsio-laguntzako tresnak hobetzea: ekintzaile, Aurrera eta Basque Fondo
• Nazioarteko merkatuetan sartzeko laguntzak
Ekintza aipagarriak:
• Leihatila bakarreko atari zentralizatu bat garatzea
• Bind 4.0ren urteko deialdia; guztira 800 akordio egin dira traktoreen eta tokiko eta nazioarteko startup-en artean.
• 1.000 ekintzailetza-proiektu babestea eta oinarri teknologikoko 450 enpresa berri sortzea
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?