Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 urria, 2020 Berrikuntza Nazioartekotzea ASEAN Asia eta Ozeania BasqueTrade & Investment Energia Fast Track Innobideak programa India Klusterrak Ris3 Euskadi Txina

Energia eolikoaren euskal sektoreak energia berriztagarrien arloan duen lidergoa erakutsiko du Japonian

Sektore honetan diharduten ehun enpresa inguruk 4.000 enplegu sortzen dituzte Euskadin, eta 35.000 inguru mundu osoan.
REIF cluster energía

Energia eolikoaren euskal sektoreak energia berriztagarrien arloan duen lidergoa erakutsiko du egunotan REIF 2020 (Renewable Energy Industrial Fair) azokan, sektoreko azoka garrantzitsuenetako batean. Wind Energy Basque Country markaren babesean, azokan parte hartzen ari dira Energiaren Euskadiko Kluster Elkartea (ACE) eta klusterreko bazkide diren hainbat enpresa, SPRI Taldeko Basque Trade & Investment–Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren laguntzarekin.

Hitzordua Fukushiman (Japonia) da, urriaren 28 eta 29an. Eusko Jaurlaritzak harreman estrategikoa du eskualde hartako prefekturarekin, eta horren erakusgarri da ACE eta Energy Agency Fukushima erakundeen arteko lankidetza, besteak beste. Aurten urrunetik parte hartuko badu ere, Euskadik presentzia handia izango du azokan: stand propioa izango du, ekitaldiko mintegi garrantzitsuenean parte hartuko du, eta onlineko B2B bilerak antolatuko ditu Euskadiko eta Japoniako enpresen artean.

Hantxe aurkeztuko ditu klusterreko bazkide diren zazpi enpresaren proiektuak: Saitec, LIFTRA, PI Berlin, Euskabea, Esteyco, HWS eta Isati. Aukera ezin hobea da euskal industriak energia eolikoaren arloan duen potentziala erakusteko. Euskadin badira ehun bat enpresa, EAEn bertan 4.000 pertsona enplegatzen dituztenak eta 35.000tik gora mundu osoan.

Marcos Suárezek, Energia Klusterreko Energia Eolikoaren arloko arduradunak, Japoniako erakunde eta enpresei aurkeztuko die Euskadik duen lidergoa trantsizio energetikorako funtsezkoa den sektore honetan. Euskadi “mundu osoko sektore eolikoan diharduten enpresen kontzentrazio handieneko eskualdeetako bat bilakatu da” adierazi du Suárezek. Guztira, sektore horretako euskal enpresek 16.000 milioi euro inguru fakturatzen dituzte.

Suárezek azpimarratu du arlo horretako euskal enpresa-sarea oso berritzailea dela, urtean 40 milioi eurotik gora inbertitzen dituelarik berrikuntza teknologikoan. Energia Klusterreko Energia Eolikoko arduradunaren arabera, “Europar Batasunak antzeko diru kopurua bideratzen du energia eolikoko proiektuetara, berrikuntza arloko programa handienaren bidez: Horizontea 2020”. Bestalde, sektore horrek lotura estua du nazioartekotzearekin, “250 ordezkaritza baino gehiago baitauzka mundu osoan”; izan ere, nazioartekotzea Eusko Jaurlaritzaren apustuetako bat da eta hazkunde-aukera garrantzitsua trantsizio energetikoaren testuinguruan.

Klusterraren arduradunak nabarmendu du euskal enpresek sektore eolikoaren balio-katean sartzen diren produktu eta zerbitzu ia guztiak eskaintzen dituztela: “Une honetan Euskadin badauzkagu aero-sorgailu baten osagai garrantzitsu ia guztiak fabrikatzeko gai diren enpresak. Fabrikatu ditzakegu errodamenduak, sistema hidraulikoak, sorgailuak, bihurgailuak, dorreak, zimenduak…” aipatu du.

Horrez gain, Suárezek azpimarratu du Euskadi lan handia egiten ari dela energia eoliko flotagarriaren sektorean, eta badirela gutxienez lau euskal enpresa horrelako plataformen garapenean lanean ari direnak: Nautilus, Saitec, Esteyco eta Isati. “30 bat enpresa daude mundu osoan, plataformen garapenean horrelako heldutasun-maila dutenak. Hortaz, horietako lau Euskadin egotea oso garrantzitsua da gurea bezalako eskualde txiki batentzat” aitortu du. Konpainia horiekin batera, kontuan hartu behar dira horrelako plataforma berritzaileen osagaiak egiten dituzten hornitzaileak ere.

90eko hamarkadaren erdialdetik aurrera “sektore eolikoan lan egiten duten enpresen balio-kate oso bat sortu da Euskadin”, neurri handi batean, bertan dauzkagulako Iberdrola eta Siemens Gamesa bezalako mundu mailako erreferenteak. “Ia osagai guztiak manufakturatzen dituzten enpresak ostatatzen ditugu, baina baita ere instalazio, operazio edo mantenimendu faseetarako zerbitzuak eta ekipoak eskaintzen dituztenak”. “Gainera, konpainia horiek nazioartekotuta daude eta sektoreko enpresa garrantzitsuenen hornitzaileak dira”.

Euskal enpresek nazioarteko merkatuetan duten presentzia bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat. Horretarako, Basque Trade and Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez, leihatila bakar batean integratu ditu bere baliabide eta laguntza guztiak, sektore eta herrialde desberdinei buruzko ezagutzari esker eskaintzen dituenak.

Lotutako albisteak

28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eskualdeen lehiakortasuna sustatzeko topaketa batean parte hartu du SPRIk Belgikan
Irakurri gehiago
28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
EMA Ergonomiak lan-inguruneetan kargak manipulatzeko irtenbideak eskaintzen ditu
Irakurri gehiago
27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Lehendakariak Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori eman dizkie Joxe Mari Korta 2024 sariak
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak