Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 urria, 2020 Berrikuntza Eraldaketa digitala BDIH EIKTak Fast Track Innobideak programa Makina adimendun eta konektatuen nodoa

Makina adimendun eta konektatuak: Balio erantsia lortu artezketa digitala hobetuz

SPRI taldeak, BDIHren eskutik, makina adimendun eta konektatuen nodoa ekartzen dio euskal ETEei. Aktibo eta aditu-sare honen helburua, EAEko ETE industrialek artezketa digitalaren arloan dituzten ezagutza-, garapen- eta frogapen-beharrak konpontzea da, horretarako, piezetan akabera ezinhobeak lortzeko dituzten beharrak konpontzen lagunduz, prozesu egonkorrak, optimizatuak eta akatsik gabekoak ezarriz, edota artezketa prosezuan erreak edo gainazaleko markak bezalako arazo kritikoak saihesten lagunduz.

Artezketa kritikotasun bereziko fabrikazio-prozesua da, prosezuaren berezko konplexutasun teknologikoa eta, normalean, piezen akabera-prozesu bat izateko erantzukizuna bateratzen baititu. Fabrikazio-prozesuaren azken etapan erabiltzen da produktuaren dimentsio-tolerantzia eta gainazaleko akabera hobetzeko, eta, horrela, fabrikatutako piezaren azken kalitatea bermatzen da. Faktore horiek, artezketa baten kalitatea behar duten produktuak prestazio eta balio erantsi handikoak izatearekin batera, balio erantsi bereziko ondasun eta lehiakortasunaren eta prestigioaren zigilu bihurtzen dituzte artezteko makinak eta soluzioak fabrikazioaren esparruan.

BDIHaren nodo honek eskaintzen dituen zerbitzuen helburua, eskuragarri dauden aktiboek ahalbidetzen dituzten aldagai guztietan dauden prozesuak hobetzea da, hala nola, artezketa zilindriko horizontal eta bertikala, artezketa laua eta zentrorik gabekoa, besteak beste, honako zerbitzu hauen bidez: pieza partikularrentzako baldintza produktibo bereziei buruzko entseguak, proba esperimentalak egiteko entsegu-bankua, mekanizazio superurratzaileko ikerketa edo gainazaleko osotasunaren ziurtapena.

Artezketa, manufaktura-enpresentzat berebiziko garrantzia duten ezaugarriak lortzearekin lotuta dago, hala nola, kalitate-, osotasun-, fidagarritasun- eta produktibitate-baldintza zorrotzak. Horretarako, teknologia desberdinei buruzko ezagutzak batu eta horiek konponbide integratzaileetan bildu behar dira: makinen eta osagaien portaerari, materialei eta haien interakzioei buruzko ezagutza, eta fenomeno termikoak, dinamikoak, diamantatze- eta artezketa-prozesuen oinarriak, besteak beste, artezketa-soluzio baten konfiguraziorako beharrezkoak dira.

BDIHaren makina adimendun eta konektatuen nodoak, gaur egun artezketa digitalaren prozesuan espezializatuta dagoena, aipatu diren beharrezko ezagutza guztiak biltzen ditu, baita aktiboak ere, hau da, ekipoak, artezgailuak, sentsoreak, softwarea eta langile adituak, enpresa mekanizatzaileei (artezketa) eta sektore estrategikoetako (biomedikoa, automozioa, energia sortzea, trenbidea, etab.) pieza eta osagai industrialen fabrikatzaileei beharrezko soluzioak emateko gai direnak, aldaera ugari hartuz: artezketa zilindrikoa, laua, erdigunerik gabea, bertikala, horizontala, pieza-materialen tipologia desberdinak, errotarriak eta hozgarriak.

Nodoak, aktibo- eta pertsona-sare hori osatzen duten 6 erakundeen artean banatuta dauden 11 aktibo ditu, euskal industriarentzat eskuragarri daudenak, sareak euskal lurralde osoa hartzen baitu.

IDEKOk koordinatuta eta IK4 TEKNIKER, UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea, IMH eta CEITek osatuta, nodoak eskaintzen dituen zerbitzuek honako onura hauek ekar diezazkiekete euskal industria ETEei: industriako artezketa-prozesuak hobetzea, artezteko prozesu berriak ikertzea, laguntza-prozesuak hobetzea, artezteko makinak testatzea eta egiaztatzea, artezketa-aurreko eta ondorengo piezak testatzea eta egiaztatzea eta digitalizatzea. Ekipamenduan 6 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa eginez, nodoa lankidetza-gune bat da, eta industria-digitalizaziora eta artezketa-teknologiara bideratutako ikerketa-proiektuen esperimentazioan, erakustaldian eta baliozkotzean oinarritzen da. Horrez gain, prestakuntza- eta gaikuntza-zerbitzuak eskaintzen dizkie industria digitalera bideratutako lanbide-profil berriei. Horrek agerian uzten du, beste behin ere, bai BDIHko kideek eta bai euskal ekosistema industrialak, teknologia digital eta iraunkor berriekin duten konpromisoa eta esparru horretan abangoardian egoteko egiten duten ahalegina.

Makina adimendun eta konektatuen nodo honek euskal ETEei eman diezaiekeen balio erantsian sakondu nahi baduzu, jarraitu artikulu sorta hau, bertan zehatz-mehatz azalduko baidizugu zer gaitasun, aktibo eta zerbitzu eskaintzen diren modu praktiko eta hurbilean.

Eta jarri harremanetan BDIHrekin zure empresari gehien interesatzen zaion irtenbidea nola hurbildu diezaiokegun jakiteko.

Lotutako albisteak

19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua
Irakurri gehiago
7 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori emango dizkiete 2024ko Joxe Mari Korta sariak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak